Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ea nork ezagutzen duen ondoen su-koloreko ilea zuen emakumea!
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1181
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Entzumena lantzerakoan, beti horrela ez bada ere, testuaren ulermenera bideratzen ditugu ikasleen ahaleginak; eta askotan horixe da bukaeran neurtu ohi dena, entzundakoaren ulermena, alegia. Beste zenbaitetan, berriz, entzundako testuan oinarritzen gara mintzamena bultzatzeko. Hona hemen "entzundako testu"-ari askoz etekin hobea atera ahal izateko proposamen bat.
Eskapularioa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1166
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ariketa hau bostgarren edo seigarren urratsetarako dago pentsatua. Ariketaren helburua komunikazio-zereginak hizkuntz trebetasun mugatuekin bultzatzea da. Horretarako idatzizko albiste motzak hartu ditugu abiapuntutzat. Benetako albisteak erabili ditugu, hau da, egunkari edo aldizkari arruntetatik atereak, gerora ahozko hizkuntz komunikazioan erabiliko ditugun esamolde edo eta hiztegia aukeratuz.
Diktaketa-teknika berriak
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1232
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Beti uste izan dut diktaketa denbora galtzeko modu bat zela, pentsatuz badaudela beste modu batzuk nahi diren helburuak azkarrago eta hobekiago lortzeko. Baina, Mario Rinvolucriren hainbat artikulu irakurrita, ondoriotu dut badela zenbait xede diktaketa-teknika berriago eta osatuagoen bitartez eskura daitekeena.
Hemen aztertuko ditudanak neronek neure klaseetan maila askotan frogatutakoak dira. Oso emaitza onak izan dituzte, ikasleentzat atseginak gertatu dira eta ikaskuntzako estrategia eta xede desberdinetarako egoki daitezke. Horrek independentzia handia ematen du, zailtasunik duten ikasleei lagunduz.
Hiztegia ordenadorez birpasatzeko joko bat
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1121
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aspalditik nabil euskararekin gora eta behera. Denbora asko ez dudanez, astero saiotxo bat bakarrik aritzen naiz. Euskara zerbait indartzeko, eta nere lanagatik ordenadorez ibili behar nuenez, pentsatu nuen joko sinple bat asmatzea, nere etxean gazteleraz hitz egiten dugu eta. Joko honen helburua hiztegia eta aditzak birpasatzea zen.
Adierak azaltzen
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 9
- Bisitak: 1186
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Dakigunari, ez dakigunari eta egin ohi dugunari noiz edo noiz bederen gainbegiratu bat ematea onuragarri dateke oso. Are gehiago lankideekin batera eginez gero. Mindegi honek horretarako bidea eman nahi du.
Gramatikako hitz-kategorien artean, substantiboena dugu bat. Jakina denez, substantiboek izaki bizidunak eta gauzak (objektuak, sentimenduak, kualitateak eta fenomenoak, besteak beste) izendatzen dituzte. Mindegian, izaki bizidunak eta objektuak izendatzen dituzten hitzen adierak azaltzeko, aukeran ditugun teknikak eta berauek erabiltzeko irizpideak aztertzen saiatuko gara. Beraz, izaki bizidunak eta objektuak bakarrik izango dira aintzakotzat hartuak.
Xede Berezietarako Hizkerak (XBH) Katalunyan
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 1311
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
XBH landu eta zabaltzea da gaur egun Katalunyako hizkuntzalaritza aplikatuaren ardatz nagusienetako bat. Bi dira egoera horretarako bidea eman duten faktoreak. Alde batetik, hizkuntz teorian espezializazio tekniko eta zientifikoak sortutako komunikazio eskakizunei behartuta egokitu beharra.
Bestetik, hizkuntzaren normalkuntza prozesuan murgilduta dagoen gizartean hizkera berezituak landu eta hedatzeak erreferente bat eskatzen duela ezinbestean, hizkuntzaren erabileraren normalkuntza benetan bideratzeko gauza izango dena eta bideratuko duena. Esandako bi alderdi horiek historiaren une berean gertatzeak, dudarik gabe, Katalunyako hizkuntzalaritzari egoera berezia eta oso berea ekarri dio.
Frantsesaren irakaskuntza lanaren alorrean Quebec-en
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 1110
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Quebec-eko Gobemuak 1977an Charte la langue francaise onartu zuenean hasi zen gure probintziako lantegien frantseztea. 101 Legearen aurretik, Quebec, Kanadako probintzia frankofono bakarrak (%80k baino gehiagok egiten du han frantsesez) ez zuen asmatzen frantsesez «bizitzen». Ikus ditzagun labur-labur arrazoiak.
Xede berezietarako hizkuntz irakaskuntza: Laneko Euskara
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 1168
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzaren teoria eta praktika garaian garaiko teoria linguistiko eta hizkuntzaren eskurapenari buruzko teoriei loturik eta hauen zordun ageri zaizkigu. Azken hamarkada hauetan planteamendu komunikatiboak hartu du gaina eta honen itzalak hizkuntz irakaskuntzaren alderdi desberdinak ukitu ditu.







