Xede Berezietarako Hizkerak (XBH) Katalunyan

Argitaratua: Friday, 10 August 1990, 12:50 PM
Beste iturrietatik
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Irakasten-arloak:
    • Xede bereziak
  • Hizpide / Zutabe zenbakia:
    • 23
  • Bisitak: 1108
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

XBH landu eta zabaltzea da gaur egun Katalunyako hizkuntzalaritza aplikatuaren ardatz nagusienetako bat. Bi dira egoera horretarako bidea eman duten faktoreak. Alde batetik, hizkuntz teorian espezializazio tekniko eta zientifikoak sortutako komunikazio eskakizunei behartuta egokitu beharra. 

Bestetik, hizkuntzaren normalkuntza prozesuan murgilduta dagoen gizartean hizkera berezituak landu eta hedatzeak erreferente bat eskatzen duela ezinbestean, hizkuntzaren erabileraren normalkuntza benetan bideratzeko gauza izango dena eta bideratuko duena. Esandako bi alderdi horiek historiaren une berean gertatzeak, dudarik gabe, Katalunyako hizkuntzalaritzari egoera berezia eta oso berea ekarri dio.