Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskal kultura euskararen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 748
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zer da euskal kultura? Zein toki behar du izan eta nola galdatu euskara-klaseetan? Ez da nolanahiko aztergaia, ez horixe. Ondorengo orrialdeotan, gai horren inguruko hainbat iritzi jaso ditugu, helduen euskara-irakasle zenbaiten eskutik jaso ere.
Nola sartu entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketan
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1200
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komeni da entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketaren barnean sartzea, ikasle batzuek beste batzuk hizketan ari diren bitartean entzungo dutela ziurtatzeko.
Horrela, lortu nahi den komunikazio-ariketa ez bait da ikasleak irakaslearentzat egiten duen antzerki huts bilakatuko. Ataza hauek ulermena lantzeko iturri egokia dira, bereziki baliagarriak ulermena lantzeko materialak gutxi edo erdipurdikoak direnean.
lstorio motzen erabilera komunikatiboa
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1167
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen helburua irakasleei ikasgelan narrazio motzak hustiratzeko hainbat iradokizun praktiko ematea da. Hiru zatitan banatua dago.
Lehenengoak ikasleek narrazio motzak irakurtzean aurki ditzaketen zailtasunak izango ditu aztergai eta klasean literaturaz baliatzeko modu tradizionala eta ikuspegi komunikatiboa erkatzen ditu. Bigarrenak ikuspegi komunikatiboaz baliatzeko istoriorik egokienak zeintzuk diren iradokitzen du. Eta azkenekoak horrelako narrazio motzak sartu, hustiratu eta bukatzeko egin daitekeen hainbat ihardun eta ariketa-modu aztertzen du.
3 aurrera 3 atzera
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1244
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Beheko urratsetan - eta goragokoetan ere bai askotan - erraz barkatzen ditugu errakuntzak, ikasleak pixkanaka lortu beharko duen jariotasun horren mesedetan eskuzabaltasunez jokatu nahirik edo.
Beste batzuetan, berriz, gogorrago agertzen gara eta, fosilizaziorako bidean susmatzen ditugun hanka-sartzeak egiten dituztenean, ikasleei bidaltzen dizkiegun begiradatxoak ez dira oso gozoak izaten.
Jolasa ere izan daiteke errakuntza hauek zuzentzen laguntzeko era bat.
Euskaltegiaren arbela eta barnetegitxoa
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1152
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez gara hemen luzatuko kanpo-ekintzen beharrizana eta justifikazioa direla eta, guztiok argi dugulakoan bait gaude eta aldizkari honen orrietan ere luzaz aritu bait da.
Gure Euskaltegian lan egiten dugunon esperientzia eta konstatazioa da ikasgelako dinamika arrunta ez dela nahikoa, ez ikasleak euskararen erabileraz kontzientziatzeko, ez jariotasuna lortzeko. Oraingo honetan, beraz, ildo honetatik (kanpo-ekintzen ildotik, alegia) egiten ari garen pausuen berri ematera baino ez gatozkizue. Eta hasi, berez kanpo-ekintza ez den arlo batekin hasiko gara, nolabait ikasgelaren dinamika arruntetik ateratzen bait da.
Zer egin daiteke istorio laburrekin?
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1218
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Istorio motzak dira irakasleak ikasgelan erabil ditzakeen input-iturririk erosoenetakoak; horretarako ez bait da asti handirik behar.
Zer egin daiteke, beraz, ikasleek istorioa irakurri edo entzun ondoren? Era asko daude material hori aspertu gabe eta motibazioa galdu gabe baliatzeko. Interesgarri eta probetxuzko, eta aldi berean atsegin, iruditzen zaizkidan batzuk azalduko ditut. Gehienen xede nagusia hiztegiaren transferentzia da eta esaldiak pasibotik aktibora itzultzea, nahiz eta bigarren mailako helburu batzuk ere lor daitezkeen, hala nola, irudimena garatu eta hitz berriak ikastea.
Autoikasketa euskararen kasuan
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1308
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza bat ikasteko era ezberdin asko erabil dezakegu. Ohikoa klaseetara joatea bada ere, honek ez du esan nahi bakarra denik.
Hona hemen autoikasketa-esperientzia bat, 1989-90 ikasturtean IRALEk Bidebieta-la Paz euskaltegian egina. Hiru lagun izan dira partaideak, hirurak ingelesezko irakasleak, eta esperientziaren iraupena bost hilabetekoa izan da. Txandan zehar lana antolatu-komentatu-bideratzeko bilerak izan dituzte tutore batekin (hilabete eta erdiko maiztasunaz). Bukaeran, 8. mailako azterketa egin dute, eta hirurek nota onez gainditu dute.
Hona hemen ikasle hauek egindako lana atalka. Bukaeran ikasleek irakurritakoaren zerrendatxo bat erantsi diogu. Ikasle hauek eskolatan aritu dira, gelan eguneroko lana bertako ikasleekin eginez, gela horretako irakasleren tutoretzapean. Bi ikasle euskarazko klaseetara ere joan dira, beste ikaslea erabat sartu da eskolako bizitzan, bertako ordutegia osorik betez.
Dramatizazioa ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1182
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Istorio laburrak eta dramatizazio-teknikak nola erabiltzen dituzten azaltzen dute Luis Fernandez eta Ana Coll-ek, ikasleak beren gidoiak idaztera eta gelan antzeztera bultzatzeko betiere.







