Autoikasketa euskararen kasuan

Argitaratua: larunbata, 1991(e)ko abuztuaren 24(e)an, 13:15(e)tan
gela irekia

Hizkuntza bat ikasteko era ezberdin asko erabil dezakegu. Ohikoa klaseetara joatea bada ere, honek ez du esan nahi bakarra denik.
Hona hemen autoikasketa-esperientzia bat, 1989-90 ikasturtean IRALEk Bidebieta-la Paz euskaltegian egina. Hiru lagun izan dira partaideak, hirurak ingelesezko irakasleak, eta esperientziaren iraupena bost hilabetekoa izan da. Txandan zehar lana antolatu, komentatu eta bideratzeko bilerak izan dituzte tutore batekin (hilabete eta erdiko maiztasunaz). Bukaeran, 8. mailako azterketa egin dute, eta hirurek nota onez gainditu dute.
Hona hemen ikasle hauek egindako lana atalka. Bukaeran ikasleek irakurritakoaren zerrendatxo bat erantsi diogu. Ikasle hauek eskolatan aritu dira, gelan eguneroko lana bertako ikasleekin eginez, gela horretako irakasleren tutoretzapean. Bi ikasle euskarazko klaseetara ere joan dira, beste ikaslea erabat sartu da eskolako bizitzan, bertako ordutegia osorik betez.