Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskal Hizkuntza eta Literatura
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 823
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HIZPIDEk hala eskaturik, gogo onez idazten ditugu lerrook, geure Mintegiaren joran, asmo, arrengura eta kezken berri emanez. Bost lagun izan gara geure testulanen sinatzaile: lau gizonezko, eta emakume bakarra; guztiak institutuko irakasleak. Elkarren arteko ezagutza eta lagunartea ikastolaren inguruan, oposiziotan, EGAko tribunaletan eta abar sortua dugu.
Gure taldea sortu zenean, 1985ean, Ertainetako euskararen irakaskuntzan metodorik ez zen, eta puri-purian zebilen guztion gogoan ikasmetodoren baten beharra. Premia gorria zen, beraz, euskara bera ere ikasmaterial bezala irakaskuntzan umegorri akaso ez baina, barro ibiltzeko moduan ere ez baitzegoen, ezinbestean. D ereduko eta A ereduko a ze izendakera mordoiloa! ikasleekin gertatzen zen hori. B eredukoak, berriz, Irakaskuntza Publiko Ertainetan ezagutu ere apenas egiten ziren pizti-motak genituen.
Giro horretan, bada, iritsi zen Euskal Gobernuaren testugintzarako deia 1985eko udaberrian. Esan genezake gure taldearen sortzea horren ondorioz gertatu zela: hitz egin genuen, elkar hartu, eta lanerako grina ere bagenuela eta, urte bereko udazkenean, ikasturte berriarekin batera, egitekoari ekin genion.
Ikaslea bakarka
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 787
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nor bere kabuz aritzeko orduan alde handiak daude ikaslearen mailaren arabera. "B" mailatik gorako ikasleak, nahi izanez gero, baditu bere kasa aritzeko baliabideak; hutsetik hasten den ikasleak, ordea, zein baliabide eta zenbaterainoko aukera du bere kabuz aritzeko? Lagungarri gerta lekioke bakarka eta berak gura duenean hizkuntza lantzeko parada izatea, ezta? Horretarako ahaleginak egitea erabaki genuen eta horixe da honako honetan aurkezten dizueguna, lehenengo urratsean bakarka aritzeko aukera bat hain zuzen.
Antzoki ilunean zehar
- Didakteka
- Sortua: 1994(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 1257
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lantxo honen bitartez "Antzoki iluna" saioez osatu diren entzungai eta irakurgaiak lantzeko, baita gozatzeko ere, aukera batzuk eskaintzea litzateke gure asmoa. Goi-urratsetako ikasleei zuzendua da, euskalduntze-prozesuan ikasitakoak sakontzeko eta hizkuntza jatortasun, bizitasun eta arintasunez janzten duten hizkuntz forma, molde eta egituren alorra ulertzeko.
Ariketak asko izan daitezke eta aukera zabala. Guk, dena dela, hiru bide zabaldu nahi genituzke. Gero bakoitzak erabakiko du unean-unean zein den egokiena. Atal bakoitza istorio konkretu batean oinarrituta egon erren, bakoitzaren esku geratzen da antzeko ariketa eta zereginak istorio berrietara egokitzea.
Mintzamena 1. urratsean: ikaskuntzako helburuak aztergai
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko uztailak 23
- Bisitak: 809
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Garbi zehazturiko markoa behar du euskara-irakasleak bere lana, epe luzerakoa zein laburrerakoa, tajuz antolatzeko. Horrek esan nahi du ikaskuntzako helburuak finkatu eta idazteko gai izan behar duela. Ez da lan makala, alajaina! ideiak elkartrukatzeko leku ireki eta eztabaidagune jori eta bizia izan nahi duen sail honetan, helduen euskara-irakasle zenbaitek helburu jakin bati buruz azaldutakoa eskaintzen dugu oraingoan, guztion intereserako izango delakoan.
Katea
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 746
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz formak analitikoki lantzerakoan, askotan oso modu "lehorrean" aritzen gara, idatzizko ariketetan oinarrituz, ariketak oso gauza "serioa" dirudielarik.
Gaurkoan dakargun bezalako "iokutxoek", ariketari formaltasun hori kentzeaz gain, ikasle guztien arreta suspertzen dute, jolasak dirauen bitartean eme egotera behartuta bait daude.
Prestakuntzarako jardunbideak. Gurutzegramak binaka
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1096
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrakasleen prestakuntzarako saioetan anitz dira inputa edo edukiak lantzeko eskura ditugun prozedurak. «Prestakuntzarako ihardunbideak» izenpean ZUTABE argitara ematen ari den lantxoen bidez, hain zuzen, prozedura zenbaitekin aprobak egiteko egokiera eskaini nahi zaizu. Bildumako hirugarrena da oraingoa.
ltaun taldea
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1179
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Santurtziko Euskaltegian maiatzeko 3. asteburuan barnetegitxo bat egingo
dugu nahi dugun irakasleok (8-1O), lanean planteatzen zaizkigun arazo
pedagogikoak aztertzeko eta berauei konponketa emateko. Baina oraingoz
asmo hutsa denez, bego honetan momentuz eta utz dezagun beste baterako
kontaketa zehatzagoa.
Oraingoan beste esperientzia baten berri eman nahi dizuegu: Itaun taldea: ari






