Koherentzia aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, koherentzia esaldi pilaketa hutsa baino askoz gehiago dela ikusiko dugu, eta haren inguruko korapiloak askatu eta testu ulergarriagoak idazten trebatuko gara.
Argitasuna aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, prosamoldea iluntzen duten auziak aztertuko ditugu, azaletik bada ere, eta trebezia eskuratuko korapilo horiek askatu eta testu ulergarriagoak idazteko.
"Oso" maila-adberbioaren kokapenari buruz zalantzak egon ohi dira. Ez da, ordea, oso kontu zaila, izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo(tzea) besterik ez dago zalantzak uxatzeko
'Bonba' hitza azaltzen da Euskaltzaindiaren Hiztegian. Ez da zaila asmatzea esanahia (duen bakarra) sustraikideak ezagutzen ditugulako auzo hizkuntzetan; beraz, esanahia lehergailua da (alde batera utziko dut esne-gainezko bonba delakoa, gozozaleen gutizia). Handik aurrera, bonbak ez luke bestelako esanahirik euskaraz. Hortaz, gaztelaniazko beste bomba batzuk euskaraz 'ponpa' dira. Eta zer da punpa, orduan?
Froga eta proba, jatorri bereko hitzak izanik ere, bereizi egin ditu azkenik Euskaltzaindiaren hiztegiak. Alde semantiko nagusia honako hau da: “Demostrazio, demostratzeko balio duena da froga; proba, berriz, saio da”.
Bi adierarekin onartu du "balore" hitza Euskaltzaindiak Baturako. "Balio" hitzak, ordea, esanahi gehiago ditu eta zentzu zabalagoa adiera batzuetan. "Baloratu", aldiz, balioetsiren eta balioztaturen sinonimo soila da.
Ez erabili eleanitz multilingüe (edo poliglota) gaztelaniazko adjektiboaren adiera emateko, anitz zenbatzailea baita; erabili eleaniztun. Bakar adjektiboarekin osaturikoak, ordea, guztiz zilegi dira, eta ondo osatuta daude.
Anitz dela eta esandakoa, –behar denean– multi- aurrezkiari bidea itxi gabe doa.