Irakasbil
Foroak
Didakteka
Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzarako material didaktikoen analisia eta ebaluazioa. Irakaslearen zeregina
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 898
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaro batean eta talde jakin batentzako zer material erabiliko dugun erabaki aurretik, ezinbestekoa da beharren analisia egitea. Izan ere, hori egin ezean, ikastaroa metodo baten baitan jarriko genuke, eta hori da, hain zuzen ere, egin behar ez dena.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua eta horren inplikazioak hezkuntzan. Beharren analisiaren garrantzia
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 796
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lau gai aztertuko ditugu txosten honetan: 1) Xede Berezitarako Hizkuntzaren historia eta garapen-aldiak gaingiroki aurkeztuko ditugu. 2) Ondoren, Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua definitzen saiatuko gara eta irakaskuntzan izan ditzakeen inplikazioak ikertuko ditugu. 3) Jarraian, Beharren analisiaren kontzeptua arakatuko dugu eta geure aurrean izango dugun taldearen berezitasunak ahalik eta ondoen zehazteko, bere garrantzia azpimarratuko. 4) Azkenik, taldearen beharrei erantzuteko programazio egoki bat nola egin daitekeen ikusiko dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
Haur hezkuntzako haurren guraso erdaldunentzako murgiltze programak
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 800
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotako datuak ikusi besterik ez dago Lehen Hezkuntzan eredu euskaldunek duten arrakasta ikusteko. Hala da, bai, gurasoek, euskaldunak nahiz erdaldunak izan, euren seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulatzen dituzte, Ondorioz, ama-hizkuntzatzat euskara zein gaztelania duten haurrak, prozesu baten amaieran, elkarrekin arituko dira gela berean. Hori da, hain zuzen ere, Urretxu-Zumarragako ikastolaren kasua,
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
"Nire bulegoan" profesionalentzako lan-programa: oinarriak
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 776
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hitzaldi honetan aurkeztuko dugun lan-programa pentsatuta dago profesional euskaldunak (gizarte-laguntzaileak, pedagogia-aholkulariak, ekonomistak, kontsumo-teknikariak, marketing-arduradunak, kultur sustapeneko langileak... ) trebatzeko, beren lan-jardunean funtsezkoak izan daitezkeen zenbait ekoizpen-eragiketatan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
HAEEren hizkuntza prestakuntza: administrazioko euskara zabaldu eta gaurkotzeko herri-langileei zuzendutako ikastaroak
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 750
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hitzaldi honetan administrazioko erabilera berezietarako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundetik, aurrerantzean HAEE, bideratzen den hizkuntza-prestakuntzari buruz arituko gara, euskara ikasteko erakunde honetatik eskaintzen diren bestelako ikastaroak alde batera utziz, EHU- ren eskutik eratu den "Profesionalen euskalduntze-alfabetatzea" izeneko ikastaro honen gairekin ondo egokitzen ez direlako.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
Euskalduntze eta alfabetatze curriculuma irakasleen beharretara egokitua
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 860
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IRALE Hezkuntza Sailaren menpeko programa bat da, Autonomia Erkidegoko irakasleak euskalduntzeko zeregina duena, eta haren lana, noizean behin, komunikabideen bitartez edo bestela ere gizarteratu izan da, baina ez beti behar besteko zehaztasunez edo eragiten dioten faktore guztiak kontuan hartuz. Beraz, oso egoki eta estimatzekoa da oraingo aukera honetaz baliatu ahal izatea, gure lanaren berri sakon eta zehatza ematen saiatuko baikara proposatutako gaiaren inguruan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
"Catalá a mida", lanpostuen hizkuntz eskakizunetan oinarritutako heziketa-proiektua
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 859
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Catalá a mida" enpresa-alorrean sortu den hizkuntz heziketarako proiektu bat da. Heziketa hori laneko premiei ahalik eta ondoen egokitzeko asmoarekin sortu zen. Bi helburu ditu proiektu horrek: bata, langileek beren laneko zeregin propioak betetzeko behar duten hizkuntz heziketa edukitzea eta ez, oro har, jendeari eskaintzen zaion heziketa estandarra, erabilera berezietatik baino gehiago, hizkuntzaren ezaugarrietatik abiatzen dena. Bigarren helburua enpresari heziketa-kostua gutxitzea da: ikastaroarena berarena eta langileek horretarako behar duten denborarena. Izan ere, behar bereziak soilik asetzea bilatzen duen heziketa, ezinbestean laburragoa da eta eskuragarriagoa.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Hizkuntz heziketa erakunde eta enpresetan. Gogoeta orokorrak eta esperientzien aurkezpena
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 768
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Txosten honen helburua Consorci per a la Normalitzazio Lingüistica-k lan-eremuan egin ditugun heziketa-esperientzien berri ematea da. Gai honen ingurunea hauxe da, alegia, Katalunian oraindik ere erabilera orokorreko hizkuntza-heziketa beharrezkoa dela biztanle asko eta askorentzat. Premia hori gehiago nabarmentzen da gaztelaniaz hezitako espa- rru profesionaletan. Zentzu horretan, Consorci-k erakundeen eta enpresen artean sustatzen dituen heziketa-ekintzen helburua hizkuntzaren erabilera finkatzea da eta profesionalen hizkuntz trebakuntza areagotzea. Beraz, gure zereginaren ardatza hizkuntz programa orokorra (helduentzako katalan-curriculuma) erakunde edo elkarte bakoitzaren komunikazio-egoera (ahoz eta idatzizko) adierazgarrienetara egokitzea da.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika







