Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
ALTEk antolatutako ikastaroa irailean Belgikan
- Didakteka
- Created: 1 September 2017
- Visits: 1275
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.
"Evaluación y aprendizaje", Sonsoles Fernándezek idatzitako artikulua
- Didakteka
- Created: 29 May 2017
- Visits: 1493
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Evaluación y aprendizaje" artikulua idatzi du Madrileko Hizkuntza Eskolako Sonsoles Fernándezek; "marcoELE" aldizkariaren 24. zenbakian eman da argitara. Ebaluazio formatiboa edo ikasteko ebaluazioa du helburu; testuinguru nagusia, berriz, hizkuntzaren ikas-irakaskuntza. Alderdi teorikoaz gain, zer, noiz eta nola ebaluatu landu du egindako planteamenduari jarraikiz; datuak biltzeko erremintak ere aurkeztu ditu.
A1 eta A2 mailetako laginen azterketa
- Didakteka
- Created: 26 May 2017
- Visits: 2115
- Comments: 0
- Favorites: 0
HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren arabera, A1 eta A2 gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko hiru garai zituen ezarrita 2016 urterako jarraibideak. Lehena amaituta, euskaltegi–lagin batetik jasotako ebaluazio-jardueren azterketa duzu eskegita duzun txostenean.
Ebaluazioa hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Created: 22 November 2016
- Visits: 1762
- Comments: 0
- Favorites: 0
Neus Figueras da L de Lenguaren 109 podcasteko gonbidatua eta ebaluazioa du hizketagaia. Elkarrizketak aurrera egin ahalean honako galderei erantzuten saiatzen da: a) zergatik da ebaluazioa pelikuletako gaiztoa?; b) zeintzuk dira eremu honetan egungo joera nagusiak?; c) Zein neurritan inplikatu behar du ebaluazioak ikaslea?; d) zer gertatzen da ohiko jarduerak eta ebaluazioan bideratzen direnak bat ez datozenean?; e) zeintzuk lirateke binaka ala hirunaka ebaluatzearen abantailak? ...
Aldaketaren gestioa eta ebaluazioa
- Didakteka
- Created: 10 October 1999
- Visits: 913
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hari ugariko mataza da H 2 ikasteko curriculuma ezbairik gabe. Hari horiek zein diren eta bakoitzaren zer-nolakoak zertan diren ere xehe-xehe aztertuko ditu artikulugileak segidan.
Ahozkotasunaren ebaluazioa: erronkak eta alternatibak
- Didakteka
- Created: 6 September 2016
- Visits: 3452
- Comments: 1
- Favorites: 1
Ebaluazioaz hitz egitea ikasteaz hitz egitea da. Beti. Are gehiago mintzamenean berezkoak dituen ezaugarriengatik: berehalakotasuna eta atzeraezintasuna. Izan ere, ekoizpena eta ebaluazioa batera gauzatzen dira, idazmenean ez bezala.
«L'aposta pel multilingüisme. 15 anys de Marc Europeu Comú de Referència i el Portfolio Europeu de les Llengües»
- Didakteka
- Created: 18 May 2016
- Visits: 1074
- Comments: 0
- Favorites: 0
Maiatzaren 13tik 15era, Govern valencià-k antolatu berri duen “Primavera Educativa” hezkuntza-proiektuaren baitan, eleaniztasunari buruzko kongresua bideratu du Direcció General de Política Lingüística i Gestió del Multilingüisme zuzendaritza orokorrak. Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusia izan da bilkuran partaideetako bat.
Ebazpena, 2016ko deialdietarako aztertzaileak izendatzen dituena
- Didakteka
- Created: 18 April 2016
- Visits: 936
- Comments: 0
- Favorites: 0
Joan den ostiralean argitaratu zen EHAAn, HABEren zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 7ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2016. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.







