Irakasbil
Didaktika
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Entzumena lantzeko ariketak
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 2505
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aurreko ZUTABEn, 5. zenbakian hain zuzen, «Entzumena lantzeko zenbait ohar» izeneko artikuluan, entzumenari buruzko zenbait puntu teoriko aztertu ziren.
Bi ziren, batez ere, puntuok:
- Lehenik, nolakoa den bizitza errealean entzuteko prozesua.
- Eta, bigarrenik, ikasleek entzumena lantzerakoan izaten dituzten arazoak.
Hirugarren puntu bat ere agertu zen artikuluaren sarreran, entzumena lantzeko klasean erabil daitekeen zenbait ariketa mota, hain zuzen; baina hurrengo ZUTABE batetarako uzten zen puntu hori. Hemen aztertuko dugu, bada, hirugarren puntua: «Entzumena lantzeko ariketa motak». Artikulu honetan azaltzen den ariketen sailkapena Penny Ur-en «Teaching Listening Comprehension » liburuan oinarrituta dago, eta artikuluan azaltzen diren entzumen-ariketa gehienak, berriz, HABEren «Euskalduntzearen A mailarako langaiak » liburutik hartuak dira edo beste zenbait bibliografiatan azaltzen diren entzumen-ariketa liburuetatik euskarara egokitutakoak.
- Atala:
- Egilea:
- Urizar, Ane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Errealitatea eta bigarren hizkuntzeko rol-jokoak
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 973
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela gutxi, Shangain, ikasle helduentzako ingeles-ikasgela bateko ikasle bati zera proposatu zitzaion: autobusean bere aldamenean zeukan neskari asko maite zuela esaten ziola irudika zezala.
Rol-jokoetan eskarmentu handirik ez zuen irakasle bati bururatu zitzaion hori, bere ikasleen hizkuntz produkzioa suspertu nahian. Ondorioa zera izan zen: joko dramatikoan parte hartu zutenen artean ez zela benetako komunikaziorik sortu, barre nerbioso batzu besterik ez.
- Atala:
- Egilea:
- Piper, David
- Piper, Terry
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Andragogia eta hizkuntzen ikaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 1189
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Andragogia hizkuntzen ikaskuntzan nola aplika daitekeen adieraztea da artikulu honen helburua. Horretarako, Andragogiaren printzipioekin ondo etorri eta hizkuntzak irakasteko balio dezaketela uste dudan zenbait saio aurkeztuko ditut.
Hezkuntz proiektu askotan aplika daitezke Andragogiaren printzipioak, baina esan dezakegu ez dela horien artean bat bera ere Andragogia bere osotasunean ezarri duenik eta, are gutxiago, hori berak bakarrak egin duenik. Helduei zuzendutako hizkuntz irakaskuntzako proiektuek helduaren berezitasunak kontuan hartu eta beren prozesuetan isladatzen dituzten neurrian izango da zilegi proiektu horiek Andragogiaren ildotik dabiltzala esatea.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Andragogiaren hirugarren printzipioa: ikaskuntz/ irakaskuntz egoera guztiak ez dira berdinak
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 1151
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Denak ados daude printzipio honetan: «irakaskuntzaren helburua ikaskuntza da, edo ikaskuntza erraztea». Horretarako behar-beharrezkoa da irakaskuntz printzipioak ikaskuntzaren azterketatik, hats, ikaskuntzaren teoriatik, ateratzea.
Hau ahaztuz gero, hezkuntzaren helburua irakaskuntza izaten da eta ez ikaskuntza. Hezitzaile arori egiten zaio zail gai berriak ikaslearen ikuspuntutik ikustea. Gaia hain ezaguna izango du askatan irakasleak, ezen ikasleari sartuko zaizkian zailtasunak aurreikustea ez bait zaio erraza gertatuko. Irakaskuntza eta ikaskuntzaren arteka bereizketa argi eta garbi ikusi behar du beti irakasleak, eta ikasleek ikasten duten ala ez izango da etengabe bere buruari egingo dian galdera.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Andragogiaren bigarren printzipioa: ikaskuntza ikaslearen barruko prozesua da
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 1088
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure tradizioan hezkuntza informazioaren transmisio-prozesu bezala ulertzeko joera izan dugu, eta ikaskuntza informazio hori ia adimen mailan bakarrik jaso eta gordetzeko prozesu bezala hartzekoa.
Prozesu horren ezaugarririk gehienak intelektualtasunaren alorrekoak ziren. Horren azpian dagoen ustea zera da: ikaskuntza funtsean ikaslearengandik at dagoen prozesua dela, eta ikasleak ikasten duena berarengandik kanpo dauden indar batzuren ondorioa funtsean (irakaslearen gaitasuna, irakaskuntzarako materialen eta disziplina-sistemaren kalitatea).
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Andragogiaren lehenengo printzipioa: helduak ikasteko gauza dira
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 1071
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Knowles-en eredu andragogikoaren lehenengo printzipioa hau da: heldua ikasteko gai da. Artikulu honetan gaitasun honen bilakaera eta ikaskuntzaren aurrean helduak duen ahalmena aztertzen dira. Badira puntu honetan elkarren aurkako aburuak, artikuluan zehar lotu nahi ditugunak.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Andragogia eta pedagogia aurrez aurre
- Didakteka
- Sortua: 15 December 1984
- Bisitak: 1027
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan helduaren ikaskuntza aztertzen dugu, ikaskuntza honen berezitasunak eta inplikazioak, hain zuzen ere.
Adoleszentaroaren ondoren dator helduaroa eta bizitzaren azkeneraino iristen da, heldutasuna delarik aro honen ezaugarria, alegia, umotasun fisikoa, psikologikoa eta soziala (UNESCO, 1979). Helduaroak, beraz, giza bizitzaren zati handi bat hartzen du, eta pertsonak garai horretan bere egitura biologikoan, psikologikoan eta giza harremanetan fase desberdinak igarotzen-ditu. Zenbaitek helduaroa zati artifizialetan banatzen du; baina hobea da, eta juxtuagoa, etenik ez duen prozesu bat bezala hartzea. Gure aurreko esperientziak badu gure gaurko bizitzan eraginik eta gaurkoak izango du gure geroan. Umetan azkar lortu ziren trebetasunak sendotu egiten dira garai honetan eta bete-betean erabiltzen, trebetasun eta ezagutza berriak ere eskuratzen direlarik.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Mario Saltarelli
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 1086
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauek argitaratzen direnerako, jo eta ke arituko da lanean Illinoiseko Unibertsitatean Linguistikako sailean irakasle den eta gure artean egon berria den Mario Saltarelli jauna. Jakina denez, bada zenbait unibertsitatetan «urte sabatiko » deritzanaren aukera. Epe horretan, ohizko zereginetatik at, nork bere ikerketa eta ikasketa lanak aurrera eramateko abagunea izaten du eta horixe izan da, hain zuzen ere. Mario Euskal Herrira etortzearen arrazoia.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5







