Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Teoría sociocultural y español LE/L2" (Negueruela-Azarola, E., García, P. N., & Escandón, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 28
- Bisitak: 593
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu honek teoria soziokulturalaren ideiek gaztelaniaren ikas-irakas prozesuan izan duten eragina aztertzen du xeheki. Ikuspegi soziokulturala hizkuntzen ikaskuntzan, ikerketan, ebaluazioan eta irakasleen prestakuntzan eragiten ari den eraldaketa dokumentatzen du.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Insausti Albisu, Izaskun
Instrukzio bidezko hizkuntz ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionalen inguruko ikerketa: oztopoak eta aukerak*
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 845
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan ideia nagusi hau aurkeztu nahi dut: bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan (BHI) bigarren hizkuntzaren (H2) ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionala kontuan hartu behar direla, baina ikerketa-programa hori gauzatzen hasi aurretik zenbait oztopo epistemologiko eta metodologiko gainditu beharra dagoela. Ideia hori azaltzeko, lankideekin batera azken hamarkadan zehar garatu ditudan bi ikerketa-programa aztertu ditut zehaztasun handiz, bi alderdi hauetan oinarrituz nagusiki: kanporakoitasuna (estrabertsioa) aztertu dugu, batetik, BHIn gizabanakoen arteko desberdintasunen tradizioaren barruan ikertu beharreko aldagai psikologikotzat hartuz, eta H2)n emozioak nola adierazten diren aztertu dugu, bestetik.
Artikuluan zehar azaltzen dudanez, ikerketa isolatu edo bakartuen aurka jotzen dut. Eta instrukzio bidezko BHIn jakintza-alorren arteko harreman handiagoa behar dela diot. Testuan esaten dut aniztasun metodologiko eta epistemologiko handiagoa izango bagenu, instrukzio bidezko BHIren gaineko ikerketak hobetu egingo liratekeela.
Azkenik, iruditzen zait ikertzaileek afektua eta emozioak gehiago aztertuko balituzte, atzerriko hizkuntzak ikasteko materialen egileak eta atzerriko hizkuntzen irakasleak gehiago arduratuko liratekeela ikasleei emozioak H2n komunikatzen eta hizkuntza horretan gaitasun soziokulturalak garatzen irakasteko garaian.
- Atala:
- Egilea:
- Dewaele, Jean-Marc
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 64
Gaitasun komunikatiboa: asmo pedagogikoek sortutako eredu bat, osagaien edukiak zehaztuta
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko apirilak 17
- Bisitak: 1395
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, hizkuntz irakaskuntzaren arloen deskribapen eguneratu eta esplizituaren beharra aldarrikatu nahi dugu, gaitasun komunikatiboaren eredu zehaztu batetik abiatuta. Lehendabizi, gaitasun komunikatiboaren bi eredu deskribatuko ditugu, eta gero geure konstruktua proposatuko. Gurea arrazoi pedagogikoetan oinarrituta dago eta bost osagai ditu: (1) diskurtsoaren gaitasuna, (2) hizkuntz gaitasuna, (3) ekintza-gaitasuna, (4) gaitasun soziokulturala eta (5) estrategia-gaitasuna.
Gaitasun horiek gaur egun zertan diren ahal den bezain zehazki aztertuko dugu, osagai bakoitzaren edukiaz xehetasunak emanez. Azkenik, beste gai batzuk ukituko ditugu gainetik, eta bi berba esango ditugu etorkizunean ildo honetatik gara litezkeen ikerketen gainean.
- Atala:
- Egileak:
- Celce-Murcia, Marianne
- Dörnyei, Zoltán
- Thurrell, Sarah
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 41
lrakurri: zer?, nola?, zertarako?
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1121
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Beharbada gure egoera pertsonala ez da izango J .P. Sartre-ren hitz hauek adierazten dutenaren antzekoa, nahiz eta gure ingurune soziokulturalak material idatzi ugari baten erabili beharra sarritan inposatu.
Gure zibilizazioak informazio ugariez jabetzea eskatzen digunez, eta sarritan informazio hori idatzirik igortzen digunez, beharrezkoa zaigu jakitea nolakoa izan den gure iraganeko irakurketarekiko jarrera, premia berrietara egokitzeko dugun irakur-ohitura. Horretaz gainera, irakurle helduak irakurketa zertan datzan jakin beharko luke. Irakurketa ez da bapateko sormena, urrats batzuk jarraituz eraikitzen den prozesua baizik, eta irakurketan zehar izaten dugun jarrera ez da izaten beti kontzientea.
- Atala:
- Egilea:
- Ellakuria, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11



