Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko otsailak 23
- Bisitak: 2437
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikasgeletan metodologia aktiboak ezartzeko prozesua errealitate geldiezina da. Metodologia horien barruan, ikasgela gamifikatuen testuinguruan, gero eta gehiago erabiltzen dira ihes-jokoak eta halako tresna ahaltsuak, ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzeko eta, hartara, 4K-ak garatzeko, hots: kolaborazioa, kreatibitatea, komunikazioa eta gaitasun kritikoa. "Breakout EDU"ak zer diren eta H2ko ikasgelara zergatik eta nola eraman behar diren labur azaltzeaz gain, artikulu honetan proposamen praktiko batzuk ere jaso dira, baita tresna-sorta bat ere erronkak, probak, asmakizunak eta giltzarrapoak ─birtualak zein analogikoak─ diseinatzen eta sortzen laguntzeko.
- Atalak:
- Egilea:
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
Pierangela Diadori (ed.). 2012. «How to Train Language Teacher Trainers»
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko azaroak 30
- Bisitak: 1101
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken hamarkadetan, diru-kopuru handia erabili da Europan profesionalak prestatzeko: bai hizkuntza-irakasle laguntzaileak, bai lanaldi osoko dedikazioa duten irakasle finkoak nahiz aholkulariak; eta, bitartean, irakasle-hezitzailearen lanbide berria sortu da. Gero eta garrantzitsuagoa da etorkizuneko irakasle-hezitzaileak ez daitezen izan soilik eskarmentu handiko irakasleak edo diziplina jakin batzuetako akademiko jantziak, eta, horregatik, gero eta garrantzizkoagoa da euren rola ezagutzen duten profesionalak izatea, eta, era berean, gero eta garrantzizkoagoa da irakasle horiek ezagutzea Europan edo beste zenbait tokitan egin ohi den irakasleen prestakuntza-sustapenaren nondik norakoak, baita hainbat hezkuntza-testuingurutan gauzatzen diren esperientziak ere.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzaren ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1751
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mugikor bidezko ikaskuntzak bilakaera bizkorra bizi du. Mugikor bidezko ikaskuntzaren hastapeneko belaunaldien joera nagusia izan zen hezitzaileek eta teknologoek kontu handiz landutako jarduerak proposatzea; aldiz, gaur egun, ikaskuntza-behar pertsonalek gero eta gehiago motibatzen dituzte ikasleak, baita mugikortasun handiagoak eta bidaia sarriagoek eragindako beharrek ere. Aldi berean, sarritan argudiatu da gailu mugikorrak bereziki egokiak direla harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez egokiak diren aldarrikapenak. Mugikor bidez lagundutako hizkuntza-ikaskuntzaren (MALL) berri ematen duten argitalpenen azterketa egin da, gailu mugikorrek harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko zein puntutaraino erabiltzen diren jakiteko. Bereziki, aztertu nahi genituen mintzamen- eta entzumen-arloetako praktikaren eta online eta urruneko ikaskuntzaren testuinguruan elkarrekintza sinkronoa eta asinkronoa egiteko dauden aukerak. Mugikor bidezko ikaskuntza gaur arte nola garatu den aztertuko dugu, eta etorkizuneko norabideak iradokiko ditugu.
- Atala:
- Egileak:
- Agnes Kukulska-Hulme
- Shield, Lesley
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 85
Curriculum-materialak eta berrikuntza: "Barrene" proiektua
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 6
- Bisitak: 878
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Material hezitzaileak diseinatzea erabaki zuen HABEk iaz curriculumaren aplikazioaren zabalkundeari begira, orientabide metodologiko eta eredu zehatzagoak eskaintzeko xedez; eta dokumentutik aplikaziora egin beharreko jauzia errazago egiten laguntzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Martinez, Begoña
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hitzaldia
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Aldatzeko berriztatuz: irakaslearen garapen eta berriztapena
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 696
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrakaslearen garapen eta berriztapenerako hiru estrategia-mota aztertzetik hasten da artikulugilea: botere/behartze estrategiak, estrategia arrazional/enpirikoak eta estrategia arau emaile/ber-hezitzaileak.
Estrategia horien artetik arau emaile/ber-hezitzaileak hobetsi eta Richards-en planteamendua lagun duela, testuinguru jakin batean, Tunisian, unibertsitate mailako irakasleekin burututako proiektuaren berri ematen du. Azkenik proiektuaren hiru ezaugarri funtsezko bereizten ditu: lankidetza, materialen proiektuaren "goranzko joera" eta materialen zianografikoak egitea.
- Atala:
- Egilea:
- Kennedy, Chris
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Andragogiaren hirugarren printzipioa: ikaskuntz/ irakaskuntz egoera guztiak ez dira berdinak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1364
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Denak ados daude printzipio honetan: «irakaskuntzaren helburua ikaskuntza da, edo ikaskuntza erraztea». Horretarako behar-beharrezkoa da irakaskuntz printzipioak ikaskuntzaren azterketatik, hats, ikaskuntzaren teoriatik, ateratzea.
Hau ahaztuz gero, hezkuntzaren helburua irakaskuntza izaten da eta ez ikaskuntza. Hezitzaile arori egiten zaio zail gai berriak ikaslearen ikuspuntutik ikustea. Gaia hain ezaguna izango du askatan irakasleak, ezen ikasleari sartuko zaizkian zailtasunak aurreikustea ez bait zaio erraza gertatuko. Irakaskuntza eta ikaskuntzaren arteka bereizketa argi eta garbi ikusi behar du beti irakasleak, eta ikasleek ikasten duten ala ez izango da etengabe bere buruari egingo dian galdera.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6





