Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Adimen artifiziala aldamio-tresna gisa
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 16
- Bisitak: 828
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Spanish language learning in the AI era: AI as scaffolding tool” [AA garaian gaztelania ikasten: AA aldamio-tresna gisa] artikulua argitaratu berri dute. Testu horren oinarri den ikerketan, gaztelania hizkuntza gehigarri gisa ikasten ari diren hamar ikaslek ChatGPT nola erabili duten aztertu dute Shanshan Huang eta Daniel Cassanyk. Ikerketak baditu mugak baina, hala ere, zenbait ondorio praktiko atera daitezke adimen artifizialaren erabileraz, besteak beste, eta izenburuan ageri denari jarraikiz, halako erremintek ikasprozesuetan aldamiatzean izan dezaketen rolaz. Labur esanda, adimen artifizialak H2en ikaskuntzarako erreminta gisa dituen alderdi sendoak eta mugak aztertu nahi izan dituzte ikertzaileek. Hortaz gain, beste ikerketa eta lan batzuen berri ere badugu artikuluan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
Elkarrekintza, elkarrizketa eskatzen duen prozesua
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko apirilak 6
- Bisitak: 1964
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Hezkuntza eta ikaskuntza elkarreraginpean burutzen diren prozesutzat hartzen dira, irakasteak hitz egitea dakarrela ulertuta, elkarrizketak izatea. Horrela, elkarrekintza ez ezik, elkarren artean osatzen den pentsamendua ere badugu ikaskuntzan; pentsamendua eta hizkuntza hertsiki loturik baitaude. Eta, horregatik hain zuzen, pedagogia dialogikoa indartzeko beharrezkoa izango da ikasgelan elkarreragina sustatzea, izan aurrez aurreko saioetan, izan online bidez bideratutakoetan.
- Atala:
- Egileak:
- Esteve, Olga
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika

