Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan eragiten duten norbanakoaren faktoreak (Alonso Alonso, R.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urriak 3
- Bisitak: 1124
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntzak ikasteko faktore indibidualez arduratzen da liburu hau, eta, zehazki, honako faktore hauek hartzen ditu kontuan: adina, hizkuntza-gaitasuna, inteligentzia, motibazioa, nortasuna, ikas-estiloak nahiz estilo kognitiboak eta ikas-estrategiak. Izaera didaktikoa du; gai bakoitza erraz ulertzeko moduan idatzita dago, adibidez edo etsenpluz hornitua, kapitulu bakoitzaren amaieran alderdi garrantzitsuenen laburpenez osatua eta landutako gaiari buruzko zenbait jarduera biltzen ditu. Ikasgelan eskola-gida gisa erabil daiteke; bakarka, ikaskuntza autonomorako edo kontsulta-lan gisa. Horretarako, gai bakoitzak bere bibliografia du, irakurketa errazteko eta kontsulta arintzeko.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Edukiak:
- Autonomia
- H2
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
2015eko lehen egiaztatze-deialdiko proben azterketa
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko irailak 30
- Bisitak: 1028
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2015eko lehen egiaztatze-deialdian 8.906 azterketarik egin zuten matrikula. Maiatzaren 5ean hasi ziren entzumeneko eta irakurmeneko probak egiten eta ekainaren 27an amaitu zuten mintzameneko azkeneko probak egiten.
Txosten hauetara jaso dira, batetik, ibilbide horretan zehar azterketariok jasotako kalifikazioak eta horien azterketa xeheagoa, probaz proba eta mailaz maila antolatuta, eta, bestetik, emaitzok azterketerien hainbat ezaugarrirekin (adina, ikasketa-maila…) duten erlazioa.
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Adina eta hizkuntzen ikaskuntza: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1257
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Txikitan ikasten ez bada jai dago". "Hobe dute orain haurtzaroan ikastea; haurrek batere ahaleginik gabe ikas dezakete eta, guk ez bezala". “Joan zitzaigun guri ikasteko garaia”. Horra, adinaren gaia dela eta, herri xehearen ahotik maiz askoan entzun ohi ditugunak. Azterlanek, ordea, ez dute frogatu berrogeita hamar urterekin edota are zahartzaroan ere H2 ezin ikas daitekeenik. Ez dago esaterik adineko ikasleentzat H2 ikastea ezinezkoa denik nahiz eta egia izan H2 ikastea adinduei gehiago kostatzen zaiela.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
Pentsamendu sortzailea hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 800
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pentsamendu sortzaileak azkeneko urteotan irakaskuntza orokorrean eta zehazki hizkuntzen irakaskuntzan izandako zereginaz dihardu artikulu honek.
Orain dela urte batzuk arte, pentsamendu sortzailea batzuek (margolariek, ingeniariek, eskultoreek, etab.) zuten ahalmen gisa ikusten zen, baina zorionez gaur egun ikuspegi hori zeharo zaharkituta geratu da eta irakaskuntza-sistemari eskatzen zaizkion helburu garrantzitsuenetarikoen artean ageri da. Pentsamendu sortzailearen eta beste aldagai batzuen (adina, sexua edo adimena) arteko harremana oso garbi egon ez arren, badirudi arlo honetan burututako ikerketen arabera frogatuta dagoela elebitasunak bermatu eta indartu egiten duela. Azkenik, pentsamendu sortzailea euskarazko klaseetan lantzeko hainbat ariketa aurkezten ditugu, baina ahaztu gabe irakasleak berak sortzailea izan behar duela.
- Atala:
- Egilea:
- Lasagabaster, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39



