Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Atalase mailari hurbiltzen
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1258
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lanabes bat baloratu ahal izateko, lehenbizi jakin behar da zertarako den egina, nola erabil litekeen, eta zein premia edo hutsune betetzeko izan den asmatua. Beraz, esan dezagun, aldez aurretik, Atalase Maila lanabes bat dela.
Hortaz, lehen hurbilketa praktiko bat egiteko asmotan idatzi dugun artikulu honetan, alde batera edo, menturaz, beste baterako utziz bai analisiaren alderdi teorikoagoak, bai erabilpenaren xehetasunak, Atalase Maila dela eta oinarrizko puntu hauexek azaltzen saiatuko gara, hots, hizkuntza baten irakaskuntzari begira sortutako tresna hori:
- zer eta zertarako den,
- nork erabil dezakeen eta nola,
-nolako tresna den eta zergatik -zein filosofiak bultzaturik- den horrelakoa eta ez bestelakoa.
- Atala:
- Egileak:
- King, Alan
- Ibero, Idoia
- Artetxe, Sorkunde
- Astigarraga, Marian
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Mintzamenaz aparte beste trebetasunak lantzeko hurbilpen funtzional bat
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1182
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
David Wilkins-ek «funtzional» hitzaren garrantzia azpimarratu digu hizkuntz erabilpen komunikatiboan. Keith Johnson-ek azaldu digu programa funtzionala osatzea ikasle talde konkretu baten elkar komunikatzeko premiak batzea dela. Premia hauek ez dira beti hizkuntza mintzatura mugatzen; hurbilpen funtzionalaren aplikapena, gehienetan, mintzamenari lotua dagoen arren, ezin dugu horretara soilik mugatu hurbilpen horren baliagarritasuna. Hizkuntzaren beste trebetasunetara ere zuzen dezakegu bide funtzionala.
Artikulu honen helburua, hain zuzen, hauxe. dugu: entzumena, irakurmena eta idazmena lantzeko hurbilpen funtzionalaz ikustea nola balia gaitezkeen. Horretarako azter dezagun lehenik ekintza horiek zer diren.
- Atala:
- Egilea:
- White, Ronald V.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
lkasketa-programa funtzionalen aplikazioak
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1138
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hogeigarren mendeak hizkuntza irakasteko planteamendu desberdin askoren agerpena -eta desagertzea- ikusi du. Ortodoxia berriak bata bestearen atzetik etorri dira andana lasterrean, hondartzan hausten diren olatuen gisa, eta gero desagertu egin dira atzera nolabaiteko iluntasunean. Eta ortodoxia berri bakoitzak hizkuntz irakasle sufrituari problema-multzo berria planteatzen dio.
Gogora hizkuntz laborategia. Hainbeste denbora ez dela, hizkuntz irakasleari soluzioa -gaitz guztien erremedioa- balitz bezala aurkezten zitzaion. Lehenagoko guztia modaz pasatakotzat eta are okertzat hartzen zen. lrakasleak bere ikasleentzat laborategia erosi, hura nola erabili behar zen ikasi eta materiala prestatu eta berehala hark irakaskuntzarako duen baliagarritasuna zalantzatan jartzen hasten zen.
- Atala:
- Egilea:
- Johnson, Keith
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Metodologiaz
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1224
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntza bat ikasten hasteko arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Motibazio ezberdinen zerrendatzea alde batetara utziz, motibazio (behar) ezberdinek metodologiaren gauzatzean duten intzidentzia azpimarratzea interesatzen zaigu oraingo honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Agirre, Beni
- Basurto, Aitor
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Hizkuntza bizia irakatsi
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1153
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lehenengoz eta behin esan beharra daga ez dagoela irakaskuntzaren alorrean bakarra izango den metodorik. Izan ere, errentagarritasunik handiena lortzeko, irakasleak aldaera asko eduki behar du kontuan etenik gabe -bere nortasun propioa lehenengo horien artean-, eta aldaera horiek mugatuko dute irakaskuntzako une bakoitzean eduki beharko duen jarrera. Lan honetan, beraz, ohar orokorrak egingo ditugu, batzuetan, argibide gisa, egoera jakin batzuetarako aplikazioak azalduko badira ere.
- Atala:
- Egilea:
- De Gréve, Marcel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 9
Hizkuntz laborategiak
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abuztuak 16
- Bisitak: 1435
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz laborategiak aspaldi honetan gero eta zabalduago daudenez gero, jakintzat eman da glotodidaktikan horien rola, arras nabarmena eta ezaguna izango balitz bezala. Era berean, eta ingelesaren inguruan batez ere, zenbait liburu eta metodo aurki daiteke teknologia berriaren eskaintza eta ahalmen guztiak nolerebait berekin eta berengan agortu direla oihukatuz, edota hizkuntza irakasteko printzipioei erantzun zehatz eta konkretua eman zaiela adieraziz.
- Atala:
- Egilea:
- Ezkiaga, Patxi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Israelgo Telebista
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko apirilak 20
- Bisitak: 1499
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Israelek 1948. urtean lortu zituen bere askatasun eta burujabetza. Garai hartan Israelen bizi ziren juduak 650.000 ziren. Horietatik % 90ek hebraieraz zekien, gutxi zein asko. Hogeita hamasei urte geroago, Israelen bizi diren juduak 3,5 milioi dira. % 55 Israeletik kanpora jaioak dira eta nekez aurki daiteke hebraieraz ez dakienik.
Gaur egun, hebraiera da Israelgo administrazio, hezkuntza eta komunikabideetako hizkuntza ofiziala. Umetan hebraieraz ikasi zuen lehen belaunaldiak 30 urte inguru ditu, eta bere heziketan zehar, eskola, prentsa idatzia, irratia zein telebista hebraieraz aurkitu izan ditu ia betidanik.
- Atala:
- Egilea:
- Aranberri, Luis Alberto
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Teknologia
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 4
«El vasco de hoy»
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 27
- Bisitak: 969
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Nire iritziz, metodo hau erabiltzeko, ahalmen kognostiziboa nahiko garaturik izan behar du pertsonak, hau da, gutxienez 13-14 urte, eta gaztelerarekiko konparazioan taxuturik dagoenez, erreferentzi hizkuntza honen ezagupen gramatikal oinarrizkoa behar du.»
- Atala:
- Egilea:
- Basterretxea, J. (Oskillaso)
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 2







