Hizkuntza bizia irakatsi

Argitaratua: Saturday, 14 December 1985, 1:10 PM
Gai monografikoa

Lehenengo eta behin esan beharra dago ez dagoela irakaskuntzaren alorrean bakarra izango den metodorik. Izan ere, errentagarritasunik handiena lortzeko, irakasleak aldaera asko eduki behar du kontuan etenik gabe —bere nortasun propioa lehenengo horien artean—, eta aldaera horiek mugatuko dute irakaskuntzako une bakoitzean eduki beharko duen jarrera. 

Lan honetan, beraz, ohar orokorrak egingo ditugu, batzuetan, argibide gisa, egoera jakin batzuetarako aplikazioak azalduko badira ere.