Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskara bere giroan ikasten
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 854
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan hainbat azterketaren gaia izan da zein ote den H2ren ikasle helduarentzat hizkuntz inguru onena. Begien bistakoa da gai honen garrantzia, nola irakaslearentzat hala ikaslearentzat ere. Horregatik, psikolinguisten aztergai bihurtu da, bai oinarrizko informazio linguistikoaren izaera aztertzen duenarentzat eta bai hizkuntza eskuratzeko beharrezko input linguistikoaren nolakoaz dihardutenentzat.
Artikulu honek, hizkuntz inguru horietako batean -inguru informaleanHABEk "egonaldiak familia euskaldunetan" plangintzaren bidez egindako esperientzia baten berri eman nahi du.
- Atala:
- Egilea:
- Maiz, Agurtzane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Zertan datza kontzientzia metalinguistikoa?
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 797
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Asko dira azkenengo hogei urteotan kontzientzia metalinguistikoa eztertu duten ikerketak. Horren arrazoia hauxe da: kontzientzia metalinguistikoak H1en (lehenengo edo ama-hizkuntzaren) eta H2ren (bigarren hizkuntzaren) erteko harremanak argitzen lagun dezakeela.
Artikulu honek kontzientzia metalinguistikoa zer den argitzea, nola garatzen den eta elebitasunarekin zer-nolako loturak dituen aztertzea du helburu. Horretarako, Byalistok-ek eta Ryan-ek (1985) proposatutako eredu metakognitiboa izango dugu kontuan. Eredu horrek bi osagai ditu: ezegutza linguistikoaren analisia eta prozesu linguistikoaren kontrola. Hizkuntza bat irakasten duenak horien bien arteko oreka lortzen saiatu behar du. Azkenik, beste leku batzuetan kontzientzia metalinguistikoa suspertzeko erabili dituzten ariketak aurkeztuko ditugu, euskara irakasten dutenentzat lagungarri izango direlakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Lasagabaster, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38
Hizkuntza anitza, jarduera anitzak
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 904
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egun gehienek onartzen dute ikasgelan bi eratako jarduerak burutu behar ditugula, batzuk zuzentasunari begira daudenak, eta beste batzuk, berriz, jariotasuna lantzekoak.
Artikulu honetan zera adierazi nahi dugu, formari begiratzen dioten jarduerak eta emaitza komunikatiboari erreparatzen diotenak bereiztea baliozko planteamendua dela; eta bestalde, ikasgelako komunikazioaren zirkunstantziak aldatuta, jariotasuna lantzeko jarduera baten kontestuan sor ditzakegula zuzentasun formala ere eskatzen duten jarduerak.
- Atala:
- Egileak:
- Willis, Jane
- Willis, Dave
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
Edukitan oinarritutako hizkuntz irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1081
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza hobeto menderatzen da, bai gizartean bai eremu akademikoetan, testuinguru esanguratsu eta baliagarritan erabiltzeko denean. Horra hor edukitan oinarritutako hizkuntz irakaskuntzaren lehenengo printzipioa. Horri jarraituz gero, hizkuntza ez ezik bestelako ezagutzak ere eskuratzeko parada izango luke ikasleak. Eta horrek ikaslearen motibazioari era probetxugarrian eragingo lioke. Hemen eskaintzen dizkizuegu, bada, irakaskuntzan edukia eta hizkuntza uztartu nahi dituen ideiaren inguruko hainbat argibide Karin Bradberry-ren eskutik.
- Atala:
- Egilea:
- Bradberry, Karin
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 36
lkasgelan sortzen diren elkarreragin-motak eta hizkuntz garapena
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1061
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntzak ikasteko gelatan burutzen diren hainbat jardun-mota, hauek sortutako elkarreragina eta horien bitartez lortutako hizkuntza-ikaskuntza analizatzen ditugu artikulu honetan
- Atala:
- Egilea:
- Jurado Spuch, Maria Adelaida
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 36
Esaizu
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 6
- Bisitak: 1042
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testuliburu hauek, Hezkuntz Erreformaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako euskara arloko testuliburuak dira, 14-16 urte bitarteko gaztetxoentzat, alegia. "Esaizu"ren berezko hartzaileak ama-hizkuntza euskara izan ez duten neska-mutilak dira. Halere, egileen ustetan, material honek ia bere osotasunean ongi erantzungo lieke euskara ama-hizkuntza duten gazteen beharrei ere.
- Atala:
- Egilea:
- Sainz, Matilde
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 36
Zeure ikasleak bideoz hartzen
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 967
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Guk, hizkuntz irakasleok, geure irakaskuntzan zerbait aldatzeko aukera bagenu, askok esango genuke ikasleek hobeto hitz egitea nahi dugula. Ideiak adierazteko gauza izan daitezela, ari daitezela lasai solasean, besteek aisa ulertzeko moduan eta berek ere uler dezatela guztia solasaldian parte hartzeko gisan; hots, komunikatzen jakin dezatela. Horixe da helburu nagusia bideo-kamerarekin ari garenean. Etekin handia atera diezaiokezu kamerari helduen irakaskuntzan bezala umeenean ere, bai bigarren hizkuntza bai hizkuntza arrotza irakasterakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Bullard, Pamela
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35
Erantzun fisiko osoa: osagarri baliotsua
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 898
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zeure hizkuntz ikasleei parte harrarazteko moduaren bila zabiltza? Artikulu honetan, lehenbizi Erantzun Fisiko Osoa (EFO) metodoa deskribatzen dugu xume-xume; gero ikasgelan erabiltzeko dituen alderdi on eta txarrak aztertzen ditugu; eta, azkenik, ikasleek ikasten ari diren hizkuntza era aktiboan, gorputz jarrerak barne, nola erabil dezaketen iradokitzen.
- Atala:
- Egilea:
- Berry, Anne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35







