Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
lrakasle komunikatiboa
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1305
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Puri-purian dago gaur egun hizkuntz irakaskuntzaren alorrean «komunikatibo» hitza. Hain furian ere, irakaskuntzaren osagai guztiak kutsu komunikatiboaz jotzeko zorian bait daude: helburuak eta metodologiak, metodoak eta teknikak, ariketak eta jardunak.
Arazoz ondo hornitua dagoen edozein alorretan gertatu ohi da sarri. Bat-batean sortu dela halako hitzen bat, askotan inork gutxik dakiena zer esan nahi duen, eta badoazela denak erleak loretara bezala, gaitz guztien sendagaia non aurkituko. Ez alferrik gehienetan. Mirariak urri nonbait. Horrelakoetan, gainera, ez da urruti ibiliko merkatari lotsagabe horietakoren bat, jendearen irrikan merkantzia saltzeko aukera ezin hobea ikusiz, bere betiko ardo merkea etiketaz aldatu eta munduko onenaren izenean salduko duena. Eskerrak geroak bereziko dituen ozpinak eta ardoak. Bitartean, ordea, zenbat bihoztar, ernegatze eta frustrazio...
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Mintzamenaz aparte beste trebetasunak lantzeko hurbilpen funtzional bat
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1183
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
David Wilkins-ek «funtzional» hitzaren garrantzia azpimarratu digu hizkuntz erabilpen komunikatiboan. Keith Johnson-ek azaldu digu programa funtzionala osatzea ikasle talde konkretu baten elkar komunikatzeko premiak batzea dela. Premia hauek ez dira beti hizkuntza mintzatura mugatzen; hurbilpen funtzionalaren aplikapena, gehienetan, mintzamenari lotua dagoen arren, ezin dugu horretara soilik mugatu hurbilpen horren baliagarritasuna. Hizkuntzaren beste trebetasunetara ere zuzen dezakegu bide funtzionala.
Artikulu honen helburua, hain zuzen, hauxe. dugu: entzumena, irakurmena eta idazmena lantzeko hurbilpen funtzionalaz ikustea nola balia gaitezkeen. Horretarako azter dezagun lehenik ekintza horiek zer diren.
- Atala:
- Egilea:
- White, Ronald V.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Syllabus komunikatiboen diseinua
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 7
- Bisitak: 1243
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Syllabus» latinezko hitza dugu, hedapen handikoa ingelesezko Literaturan linguistika aplikatuaren alorrean. Horrek ikastaroetako edukien deskripzioa eta irakasterakoan jarraitu beharreko ordena adierazten duela diote Richards, Platt eta Weber-ek (1985).
Hizkuntz irakaskuntzaren historian, batez ere azken hamarkadotan, era askotako syllabusak ezagutu ditugu. Ohizko syllabus estrukturalek , esaterako, gramatikako itemak eta hiztegia zituzten oinarri; egoeretan oinarritutakoek, berriz, kasu horietan erabili ohi den hizkera; syllabus nozionalek, bere aldetik, ikasleak xede-hizkuntzan adierazi behar dituen esanahiak eta funtzio komunikatiboak.
- Atala:
- Egilea:
- Martinez, Begoña
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 10
Silabuserako hurbilpena: komunikatiboa, funtzionala ala nozionala?*
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abuztuak 9
- Bisitak: 753
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
'Komunikatiboa', 'funtzionala', 'nozionala', hona azken hiruzpalau urteetan irakasleen hiztegian sartu eta geroztik hizkuntzalariek erabiltzen dituzten hiru hitz. Alabaina, azkenaldi honetan argitara edo eskaini den testuliburu askok adierazten duenez, zaletasun bereziz onartu dituzte hizkuntz irakasleek ideia horiek. Agian ez da oraindik garbi egongo aurkikuntza hauek moda iragankor baten agerpen diren (horrelakoak sortu ohi baitira aldian-aldian hizkuntz irakaskuntzaren munduan) ala geure aurrean dugun hau joeraren aldakuntza oso oinarrizkoa eta iraunkorra den.
Dena dela, hizkuntz irakasleak gai izan behar du ideia berrien aurrean bere ondorioak ateratzeko eta, are garrantzitsuago dena, jator eta ongi aztertuta gero, sasikoa eta axalekoa bereizteko. Horretarako, irakasleak garbi ulertu behar du zein printzipiotan oinarritzen diren joera berriak. Lan horretan laguntzea da idazki honen helburua.
- Atala:
- Egilea:
- Wilkins, D. A.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakiak:
- 8
- 7



