Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Landalan "Hartu eta eman"
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 9
- Bisitak: 1213
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Funtsezkoa da euskara-irakaslearen prestakuntza, helduen euskalduntze/ berreuskalduntze-egitasmoari behar hainbat etekin aterako bazaio. Funtsezkoa halaber, irakasleak lankideengan ezezik bere buruarengan ere behar hainbateko konfidantza izan dezan.
Baina hori esanda, eta jadanik lanean ari den irakaslearen kasura mugatuz, nori dagokio oinarrizko egiteko horren ardura? Erakundeei? Euskaltegiei? Irakasleari berari? Guztiei, nere ustez, horretan denok bait dugu zer erantzunik. Beraz, bakoitzak bereari eutsi beharko genioke eta denok elkarri kontuak hartu. Ondoko lerrootan, zerrendako azkenekoari helduko diot, irakasleari alegia, bere prestakuntza iraunkorra zertzeko lagungarri gerta dakiokeen baliabide bat aurkeztuz. Ekarpen txiki honen bidez, irakasleak bere burua janzteko erabiltzen duen tresneria hobeago dezakegulakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Mario Rinvolucri
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 6
- Bisitak: 1007
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ingeles irakaslea eta Ingalaterrako Canterburyn bere egoitza duen Pilgrims erakundean ikerketa eta garapenerako zuzendaria. Irakaslegoaren prestakuntzara emana dago erabat, eta urtean ehunen bat egun egiten ditu bere herritik kanpo, hizkuntzen didaktikari buruzko ikastarotan lanean. Ingelesa irakasteko metodologiaz gain, gaztelania, italiera eta grekoa Alemanian eta Suizan italiera irakastekoak jorratuak ditu.
Mariok bere buruaz dio ikasgelan bai ariketen alorrean bai psikologiarenean gertatzen den guztiaz arduratutako metodogile dela. Eragin sakoneko artikulu asko eta dozena erdi bat liburu baditu idatziak. Mario Rinvolucri ez da idazle konbentzionala. Hainbeste imitatzaile dagoen alorrean, bere burutazio berri eta berritzaileak eskaintzen dizkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Rinvolucri, Mario
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13

