Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
lkaslearengan ardaztutako curriculuma: printzipio eta oinarriak
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko abenduak 1
- Bisitak: 732
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egungo didaktikaren joera nagusiak eta hizkuntzen irakaskuntzan duten eragina aztertzen dira artikulu honetan, batez ere "atazazko planteamendua" delakoa sortu zenez geroztik. Jakina da ikaskuntzaren garapena neurri handi batean ikasleen behar, interes eta nolekoeren araberakoa izango dela, eta ikasgelako ikasestiloek ere zerikusia badutela horretan.
- Atala:
- Egilea:
- Salazar, Ventura
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 33
Zenbateko "auto" autoikaskuntzan?
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 832
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Autoikaskuntza" eta "ikaslearen independentzia" terminoek laguntza eta gidaririk gabe ari den ikaslearen irudia dakarte askotan burura. Baina hori ez da horrela; eta ez da desiragarria ere. Era asko dauzkate eskuetan materialen sortzaile eta autoikaskuntza-gelaren antolatzaileek ikasleari, honen aukeratzeko askatasuna errespetatuz, baliabideak taxuz erabiltzen laguntzeko.
Modu bat materialak ikasleak probetxugarrienak aukeratzeko eran antolatzea da (esate baterako, gaika sailka daitezke). Beste alderdi bat, garrantzi handikoa hau ere, ikasleak prestatzea (horretarako material bereziak sortuz, estrategia eraginkorren bitartez baliabideak egoki erabiltzen lagunduko dietenak). Azkenik, taldeko lan gidatuak antolatu, baliabidetegiko hainbat lekutara bideratzeko moduan. Azken lan hauek, begien bistakoa denez, ez dira oso-osorik "auto" izango; baina, nolanahi ere, irakasleak ez du ataza obratzea bera gidatzen. Era honetan ikaslea gidatu egiten da eta harengan eragin ere bai, baina askatasuna kendu gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Atazak norberak sortu
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1257
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasleak ikasgelako lanean bere atazak iradoki eta burutzeko jarrera aktiboa izan dezan ingurugiro egokia nola eskaini izango da artikulu honek jorratuko duen gaia. Ikasleak beren ataza propioak «diseinatzera gonbidatuz» mamitzen da eta bideragarri egiten ideia hori.
Hau da, ikasleek, ikasgelako lanaren antolaketan, berengain hartzen dute berek edo ikaskideek burutu beharko dituzten ekintza batzuk moldatzeko ardura.
Era horretan, aldatu egiten da irakaslearen eta ikasliburuaren irudi estereotipatua. Ez dira hauek izango atazak proposatzen dituzten iturri bakarrak; ikasleek ere izango dute gai horretan zer iradokirik. Hemen «ataza» diogunean, hitz honen esanahirik zabalenean esan nahi dugu eta, beraz, «ariketak» edo «ekintzak» hartzen ditu bere barnean.
- Atala:
- Egilea:
- Roca, Jordi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
Nola sartu entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketan
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1197
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komeni da entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketaren barnean sartzea, ikasle batzuek beste batzuk hizketan ari diren bitartean entzungo dutela ziurtatzeko.
Horrela, lortu nahi den komunikazio-ariketa ez bait da ikasleak irakaslearentzat egiten duen antzerki huts bilakatuko. Ataza hauek ulermena lantzeko iturri egokia dira, bereziki baliagarriak ulermena lantzeko materialak gutxi edo erdipurdikoak direnean.
- Atala:
- Egilea:
- Edelstein, Dick
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29



