Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
AOI Hernaniko Udal Euskaltegiaren aukera
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko maiatzak 20
- Bisitak: 1303
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badira zazpi urte Hernaniko Udal Euskaltegian Atazatan Oinarritutako Ikaskuntzaren bidea lardaskatzen hasi ginenetik. 95ean hasi ginen HEOKaren esperimentazioarekin eta hiru urte bete genituen saio-euskaltegi gisa. Esperimentazioari ekin eta berehala egin genuen topo AOIrekin. Ez zen halabehar hutsa izango. Izan ere, 80. hamarkadaren bukaeran hasita eta 90eko hamarkadaren hasieran Planteamendu Komunikatiboaren barruan ere, ikerketen azken ekarpenak aintzat harturik, haize berriak nabari ziren. Artikulu honetan, euskaltegian egin dugun bidearen berri emango dugu eta, hari beretik, gaur egun geure jarduna zertan den azalduko.
- Atala:
- Egilea:
- Arbelaitz, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 50
Eduki bidezko bigarren hizkuntzen irakaskuntza: materialen garapenerako markoa
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko irailak 27
- Bisitak: 806
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan labur azalduko dugu bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako materialak prestatzeko marko bat. “Ezagutza kurrikularren Ikasketa Integratua eta Hizkuntza Atzerritarra” (EIIHA) izeneko ikasbideetan dago oinarritua. Eta ez dago eragozpenik beste edozein testuingurutara ere eramateko, adibidez, bigarren hizkuntzen ikaskuntzara, hizkuntz ukipen--egoeran.
Artikulu honetan labur-labur azalduko ditugu ikasbide horien oinarri teorikoak eta postulatuak, eta baita Atazatan Oinarritutako Irakaskuntzarekin, AOIrekin, duten erlazioa ere. Hori egin ondoren, adibide bat aurkeztuko dugu esandako guztiaren argigarri.
- Atala:
- Egilea:
- Fernandez, Almudena
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 48
Hizkuntz irakaskuntza hizkuntza irakastea da
- Didakteka
- Sortua: 1998(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 787
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauza jakina da hizkuntzen irakaskuntzari bi eratan so egin dakiokeela: prozesua den aldetik eta produktu edo emaitza den aldetik. Baina, ez da erraza bi ikuspegi horiek elkarrekin era egokian uztartzen. Artikulugilearen ustez, gehiegi azpimarratu da azken hamarkadotan, ingelesaren irakaskuntzan, prozesuaren ikuspegia emaitzarenaren kaltetan.
Eta, oreka berreskuratu nahiez, oinarrietara “itzultze bat” proposatzera dator. Hutsune bat ikusten die, bestalde, atazetan soilik oinarritutako syllabusei, ez baitute biderik uzten hiztegiaren irakaskuntzaz behar hainbat arretatzeko. Koxka hori berdindu asmoz, Syllabus Lexikalaren beharra ere aldarrikatzera dator Michael Swan.
- Atala:
- Egilea:
- Swan, Michael
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 42
Bigarren hizkuntzaren eskurapenaren ikerketak: Rod Ellis-i erantzunez
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 780
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
1993ko urtarrileko ELT Journalen Rod Ellis-ek, Japoniako Temple Unibertsitateko Linguistika Aplikatuko irakaslea denak, ikasgelan bigarren hizkuntzaren eskurapena errazten eta bultzatzen duten baldintzak aztertu zituen.
Orduko tan hartan, Ellis-ek indar bereziaz azpimarratu zuen gramatikaren "itzulera" EFLeko' eskoletara. Artikulu honetan EFLeko bi irakaslek ongi etorria ematen diote ikerketaren emaitzak eskolako lanera ekartzeko Ellis-ek egin duen ahaleginari, baina aldi berean adierazten dute Ellis-ek gaur egungo eskolako Janaz dituen zenbait uste ez direla zuzenak, eta gramatika irakasteko proposatzen dituen zenbait ideia "alternatibo" dagoeneko ondo sartuta daudela eskolako praktikan. Autoreok gramatikaren kontzientzia piztea, argibideak eskatzea eta atazen motibazioa izango dituzte mintzagai bereziki, eta Ellis-ek gaion inguruan dituen usteak aztertuko dituzte. Argitaratuta dauden materialak aintzat hartuta, bestalde, egileok komentatuko dute nola ideia horiek guztiak badaukaten eragina EFLeko eskoletan.
- Atala:
- Egileak:
- Hopkins, Diana
- Nettle, Mark
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Syllabusak, corpusak eta datuek gidatutako ikaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 764
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi syllabus-mota bereizten ditu artikulugileak. Lehenengoak hizkuntzaren egiturak, nozioak, funtzioak hartzen ditu aintzat. Bigarrenak, berriz, ikasgelan burutu beharreko jarduera-multzo bat eskaintzen du, atazak, alegia. Eta, ez du aintzakotzat hartzen horretarako erabil daitekeen hizkuntza. Lehenengoak zuzentasunari begiratzen dio. Bigarrenak, berriz, jarioari. Nola orekatu osagaiok bietako baten kaltetan aritu gabe? Horra hor artikulugilearen kezka eta artikuluan jorratuko duen aztergai nagusia.
- Atala:
- Egilea:
- Willis, Dave
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Atazetan oinarritutako ikaskuntza gauzatzeko marko bat
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 826
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan aztertuko dut zelan bigarren hizkuntzaren eskurapenari buruzko ikerketak, batetik, eta hizkuntzaren irakaskuntza komunikatiboa bestetik, (80ko hamarkadan lparramerikan eta Europan nabarmen hazitako arloak, hurrenez hurren) batera etorri diren azken aldion, eta zelan adar horiek eskaintzen dizkiguten elkarren osagarri diren ikuspegiak hizkuntzaren irakaskuntza efektiboaz.
Zehatzago esanda, badirudi biek bultzatzen dutela atazetan oinarritutako planteamenduen aldeko joera, ikaste eta irakasteari dagokionez. Atazetan oinarritutako planteamenduak behar bezain kontu handiaz ez gauzatzeak sor ditzakeen zenbait arrisku ere azpimarratuko dira artikuluan, eta, horretaz gain, atazetan oinarritutako ikaskuntza modu etekintsuan antolatzeko erabil daitezkeen printzipioetako batzuk ere aztertuko dira.
- Atala:
- Egilea:
- Skehan, Peter
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Praktikatzen duguna predikatuz lrakasten duguna erakutsiz
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 839
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Atazetan oinarritutako ikaskuntza, APPren alternatiba bat.
Jane Willis-ek Barbara Garsid-ek egindako esperimentu bat azaltzen digu hemen. Esperimentua irakasleen prestakuntzari buruzkoa da, eta Garsid-ek bere ardurapeko CTEFLA irakaslegaiekin burutu zuen, lzmiren (Turkian) British Council-ek daukan ikastegian.
- Atala:
- Egilea:
- Willis, Jane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 37
lngurua eta gizartea elkarreraginean: hizkuntzen ikaskuntzan duten eragina
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1014
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honek adierazten du ikasgela, bertako ingurua eta gizartea mugatuak izanik ere, elkarreraginerako gune izan daitekeela eta baduela gure egunotako didaktikan hain desiratua den komunikamena indartzeko kemena. Horretarako proposatzen du: partaideen jarduera beste era batekoa izan dadila eta hala berean gaien aukera eta atazen lanketa ere, eta, hori lortzeko lehen pauso gisa, ikasprozesuari buruzko gogoeta sakonagoaren beharra begien bistaratzen du.
- Atala:
- Egilea:
- Alcón, Eva
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 36







