Zutabe: hamar urte. Monografiak 2

Argitaratua: Tuesday, 5 October 1993, 3:00 PM
Zutabe 10 urte

Hamabi urte bete ditu HABEk eta hamabi betetzear dago HABESEA legea (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortarazteko eta euskaltegiak araupetzekoa). Bi urtemuga horiek ospatzeko izan berri diren jardunaldietan, HABEren proiektu didaktikoa izan dugu mintzagai eta datozen urteetako jardunbidea gogoetagai. ZUTABE aldizkari honek ere bete du bere urtemuga: lehen alea kalera zeneko hamargarrena.