Zer diren Cloze testak; nola erabiltzen ditudan

Argitaratua: Friday, 9 August 1985, 12:20 PM
Betelako lankidetzak

Azken urte hauetan gero eta interes handiagoa sortu du hizkuntza arrotzen irakaskuntzan Cloze testen erabilerak. «lrakurketa, ingelesa bigarren hizkuntza edo hizkuntza arrotza denean» gaiaren inguruan ospatu zen mintegi bat 1974ean Singapore-ko RELC-en (Regional English Language Center). Hori zela eta, Kontseilu Britainiarreko Keith Jones-ek hau idatzi zuen The Times Educational Supplement-en: Cloze prozedurek hizkuntzan egindako aurrerapenen ebaluazio eta mailaketerako oso bitarteko baliotsuak direla erakutsi dute, eta mintegian beste edozein gaik baino jakin-min biziagoa sortu dute.