Zale

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko azaroaren 24(e)an, 08:27(e)tan
Alex Mungia

Nola idatzi zale: loturik ala bereiz?

Ikus dezagun, lehenik eta behin, zer dioen Euskaltzaindiaren Hiztegiak:

zale 1 adj./iz. Zerbaiti atxikia dena, zerbait oso gogoko duena. Ez naiz ni horrelako arriskuen zale. Euskaldun zaharrak arrosarioaren oso zaleak ziren. Gau jolas lohien zale denarentzat. Azkue ez omen zen h-zalea. Pintura berri zaleak. || Osasuna futbol taldearen azken emaitzek haserrea sortu dute zaleengan.

2 (Era burutuaren edo -tzen edo -tzeko atzizkien eskuinean). Ez gara disimuluan ibili zaleak. Atso-agureei burla egiten zaleak. Ez da bazterrean egoteko zale.

Jakina denez, arautua du Euskaltzaindiak hitz elkartuen osaera eta idazkera (25. araua): 

II.3. Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak: d) Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak.

Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa aurreratua eginez gero (hitz-amaieran ZALE jarrita), horrela osaturiko hitz-andana eskuratuko dugu: bromazale, euskaltzale,  parrandazale, perretxikozale…

Hala ere, nahiz eta arau nagusia izan loturik idaztea hitz elkartuetako bigarren osagaia ZALE duten elkarteetan, salbuespen gisa, marraz idazten dira hitz-elkarte ilunak (txistukari-bikoteagatik edo bestegatik). Esaterako: jolas-zale, arrotz-zale, konfort-zale edota  txurrut-zale.

 

Oker

zuzen

Aztertuzale

Aztertu zale

Literatura-zale

Literaturazale

Marketingzale

Marketing-zale

 

 


Gehiago sakontzeko: