The Self-directed Teacher: Managing the learning process Nunan, D, & Larnb, C

Argitaratua: Monday, 18 August 1997, 11:15 AM
Liburuak eta aldizkariak

HABE Liburutegiko katalogoan

David Nunan-en idazkerari jarraitzen dio liburu honek ere, egile horren liburuek ezaugarri duten idazkera argi eta ikuspegi arras praktikoari. Horregatik, beharbada, interesgarri gertatu zaio bigarren hizkuntzen irakaskuntzan eta ikasgelako kudeaketan ari den edozein irakasle edo hezitzaileri. Zortzi kapitulu ditu liburuak hitzaurreaz eta sarreraz aparte eta bi aurkibide, bata autoreena eta gaiena bestea. Bi egileek diote beren asmoa izan dela, lehe­nengo kapituluaz aparte, liburuaren atal bakoitza berez ulergarria izatea gainerako atalen laguntzarik gabe, eta liburuari egokien deritzon moduan heltze­ra sustatzen dute irakurlea.
Liburuaren ikuspegiaren ardatza irakas-prozesua bera da. Lehenengo kapituluaren gaia irakaskuntza­ren ingurua ezartzean eragina duten faktoreak dlira. Hurrengo kapituluetan jorratuko dituzte: ikasgelan erabakiak hartzea, planifikazio-prozesua, ikasgelako solasak, baliabideen kudeaketa, alderdi afektiboari buruzko zenbait gogoeta eta, azkenik, ikasprozesua nola kontrolatu eta ebaluatu. Kapitulu bakoitzari sarrera batek ematen dio hasiera eta "kontzeptu­-mapa" bat ere eskaintzen du, irakurleari berehala adieraziko diona kapituluak berarentzat interes berezirik baduen ala ez. Adibidez, hauexek dituzu lehenengo kapituluko kontzeptu-maparen edukiak:

Testuinguruaren kokapena eta terminoen defini­zioa.

Curriculumaren prozesua.

Ikaslearen beharren analisia.

Helburu eta xedeak ezartzea.

Kapitulu bakoitzaren azkenean, landutako gaiaren laburpen bat datar. Dirudienez, liburua irakasle eskarmentudun, bere eskannentua eta ezagutza gaurkotuak handitu nahi dituenarentzat ezezik, oraindik ikasten ari denarentzat ere pentsatua dago.
Irakurleak ataza bereziak edo proiektu zabalagoak garatu ahal izateko jardunbideak aurkituko ditu kapitulu bakoitzean, aztertutako gaien ebaluazio praktikoa erraztuko diotenak. Jardun horiek erabat bukatuak eskaintzen dira, berehala erabiltzeko moduan. Hiru atal ditu bakoitzak eta behar diren helburu eta datu guztiak eskaintzen ditu. Nunan eta Lamb-ek, horrelako proiektuak eskaintzean, eredu bat aurkezten diote irakasleari ikasgelan eta irakas­kuntzan oro har bere ikerketak burutzeko moduak erakuste aldera. Beren datu propioekin ikerketan hasteko aukerarik ez duten irakasleek, eta orobat eskarmentu txikiagokoek, ikasgelan gertatzen diren egoeren laburbildumak aurkituko dituzte, beren ikerketetan oinani izan ditzaketena. llrnsle-irakas­leen ahozko elkarreraginen kopiak ere eskaintzen dituzte eta baita eranskin bat ere ikasgai jakin bate­tik ateratako datuz betea.
Liburu honetako ataza eta jardun asko galdesorta­-motakoak dira; irakurleak bere eskarmentua isJatu beharko du eguneroko irakaskuntza-lanak molda­tzen dituzten uste eta iritziak berraztertuz, horixe eginarazi nahi diote idazleek. Badakar liburuak Pak­-ek (1986) esandako esaldi bat eta eskuartean dugun liburuaren egileen pentsamoldea oso ongi nabar­mentzen duena:

"Azken finean, auto-analisiaren eta auto-ebaluazioaren bitartez bakarrik hobetuko da irakaskun­tza ".

Liburu honek duen abantailetako bat da irakurlearen esku jartzen dituela ikerketa akademikoaren emaitza diren puntu asko eta asko, eta bere irakaskuntzako praktikarekin bat datozen ala ez oncloriotzeko moduan jarri ere. Iclazleek, gainera, bere ikerketa propioak egitera sustatzen dute irakaslea, baita berak eskarmentu bidez dakiena argiago islatu bes­terik egingo ez duenean ere; eta horrek irakasleari lagundu egiten dio ikerketa eskubide osoz egin dezakeen zerbait dela pentsatzen. Helburua irakas­leen formazioa zabaldu eta jarraitzea da, horiek ere hezkuntzaren ikerketara beren ekarpen baliotsuak bil ditzaten.

 
Tony Duffy
ltzultzailea: Boni Urkizu