Testu-ereduak C1 Irakurmena : Eskumenak

Argitaratua: Monday, 13 February 2017, 12:09 PM
irakurmena c1

Ekintza komunikatiboa: Erakunde jakin batek, zerbitzua eskaintzeko asmoz, hizkuntza-arloko bere hiztegian definitzen duen termino bat ulertzea. 

Eskumenak

 

 

Eskumenak: Herritar gehienak bezala jabeen elkarte batean bizi bagara, jakingo dugu gure etxebizitzan badirela zenbait gauza egin ditzakegunak, eta beste zenbait, berriz, egin ezin ditugunak, auzokideak molestatuko baikenituzke edota euren baimenik gabe ezingo baikenituzke egin.


Ondorioz, gure etxebizitza urdinez pintatzea edota honelako edo halako telebista bat erostea erabakitzen badugu, ez dirudi aldamenekoek inolako eragozpenik jarriko digutenik. Baina elkartearen zelaitxoan igerileku bat eraiki nahiko bagenu, jakina, auzoko guztien baimena beharko genuke.
Dena den, badira zenbait gauza batere argi ez daudenak eta, horrenbestez, ez dakigu egin ditzakegun ala ez; esate baterako, baranda berdez margotzea, gainontzekoek urdinez margotuta daukatela jakinda.


Autonomia erkidegoen eta Estatuaren arteko erlazioak antzera dihardu. Badira zenbait gai bakar-bakarrik Estatuaren eskumenekoak direnak: nazioarteko harremanak, esate baterako; beste batzuk, ordea, autonomia erkidego bakoitzari dagozkio; esate baterako, hirigintza edota berezko hizkuntza babestea eta zaintzea; eta azken batzuk Estatuak nahiz autonomia erkidegoek partekatzen dituzte: ingurumena, esate baterako.


Jabeen elkarte batean bezala, badira zenbait jarduera etxe barruan eraginkorrago egiten ditugunak, baina beste gauza batzuk egiteko laguntza beharko dugu edota era bertsuan egin beharko ditugu jabeen elkarte osoan.


Batzuetan, haserrealdiak izaten dira autonomia erkidegoen eta Estatuaren artean. Bi eratakoak izan daitezke haserreok:
1. Positiboak: Biek, hala autonomia erkidegoak, nola Estatuak, gai jakin batean eskumena dutela pentsatzen dute.
2. Negatiboak: Autonomia erkidegoaren nahiz Estatuaren iritziz, ez dute eskumenik gai jakin batean. Horri, normalean, "eskuak garbitzea" deitzen zaio.
Istilu edo arazo hauek konpontzeaz Konstituzio Auzitegia arduratzen da.  

Eusko Legebiltzarraren Hiztegia (“Eskumenak” terminoa)

http://www.parlamento.euskadi.net/pfrm_cm_cdhize.html

(Moldatua)