Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B1 Entzumena: Hondartzan laguntza eske
Published: mercredi 13 janvier 2016, 15:50
- Atala:
- Domaine de connaissance:
- Trebetasunak:
- Niveau:
- Curriculum-arloa:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Domaine de connaissance:
- Trebetasunak:
- Niveau:
- Curriculum-arloa:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Visits: 1060
- Comments: 0
- Favorites: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Ezezagun batek, egoera jakin bat konpontzearren, ematen dituen jarraibideak ulertzea. |
Udatiarra: Egun on, laguntzerik bai?
Bertakoa: Esan, zer duzu?
Udatiarra: Hondartzara etorri naiz. Bainu bat hartzeko asmotan nabil, eta ez dakit arropak eta non utzi.
Bertakoa: Lasai! Kabinak dauzkazu horretarako.
Udatiarra: Eta garestia al da?
Bertakoa: Ez. Bi eurorekin goiz osorako daukazu.
Udatiarra: Eta non gordeko dut kabinako giltza, bainua hartu ahal izateko?
Bertakoa: Lasai horregatik! Giltzaren ordez, erloju moduko bat ematen dizute. Eskumuturrean jartzen da, eta, uretan sartuta ere, ez dago galtzeko arriskurik.
Udatiarra: Mila esker zure laguntzagatik!
Bertakoa: Ez horregatik, eta gozatu bainua!
Afficher les commentaires