Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak C2 Irakurmena: Gezi
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1035
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Idazle batek, bitarteko estilistikoak baliatuz, pentsarazteko asmoarekin, aforismo-itxuran emandako gogoeta sakona ulertzea. |
Gezi
Armetan arinena da gezia. Jotzen duena jotzen du, albo-kalterik eragin gabe. Jotzen duen lekuetan ere, ez du zauri larririk eragiten: azkura moduko zer bat, jomuga bete-betean jotakoan ere apenas dardar doi bat eragitera hel daitekeena.
Jaurti, berriz, nahi den lekutik, nahi den orduan eta nahi den bezala jaurti litezke geziok. Kanoiak-eta, aitzitik, eraginkorrago izanik ere, aldez aurreko prestaketa lan itzela eskatzen dute. Jaurtileku egokia arretaz bilatu, kanoia hantxe tentuz paratu, eta handik egin behar izaten da aurrerantzean tiro. Geziak, berriz, oraingo hau hemendik, hurrengo hori hortik, eta hirugarren hura handik jaurtitzeko libertatea ematen diote jaurtitzaileari.
Kanoiek-eta jomuga suntsitzea dute xede. Geziok, berriz, azkura eragitea baino ez. Berak azkura sentitzen duelako jaurtitzen du gezilariak gezia, jomugan daukanari azkura hori txertatu beste asmorik gabe.
Jomugan dituenen jomuga izatea baitu gezilariak amets. Hargatik jaurtitzen ditu gezi egonean doazenok.
Garzia, Joxerra
Egonean doazen geziak: Metaforismoak (2000, Alberdania)
Gezi (9-10 or.)