Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak C1 Mintzamena: Uztapideren aitaginarreba
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 903
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Ezagunen artean, jariotasunez eta bat-batean, pasadizo bat kontatzea. |
Uztapideren aitaginarreba
Uztapideren aitaginarreba
Manuel Olaizola “Uztapide” Oiartzungo herrira ezkondu zen, artean berrogei urte zituela. Hangoa zen pasadizo honen protagonista den bere aitaginarreba ere; oiartzuarra, alegia.
Herrena izan behar zuen gizonak, baina baita ehiztari amorratua ere. Kontua da, behin, Uztapide suhiarekin batera erbitan zebilela, bizilagun bat inguratu zitzaiola adarra jotzeko asmotan. Honela zirikatu omen zuen aldamenetik bizilagunak Uztapideren aitaginarreba hori:
-Zer, Inaxio, herrena izan eta erbitan egin nahi? Egundo horrelakorik!
Eta aitaginarrebak, bizi bezain burutsu, erantzun omen zion:
-A bai, e! Eta hik ikusi al duk ba sekula inor, erbia korrika harrapatu duenik?