Didakteka
Testu-ereduak C1 Mintzamena: Gerardo Bujanda
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 744
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Hedabide batean, entzuleei elkarrizketa testuinguratze aldera, elkarrizketatuaren aurkezpena egitea. |
Gerardo Bujanda
Gerardo Bujanda
Kazetaria: Hauteskundeetatik ateratako Bigarren Errepublikaren aurkako altxamendu faxistak Espainiara eta Euskal Herrira gerra ekarri zuela 80 urte bete dira asteon, eta, urteurren horren harira, bada, oroitza-ekitaldiak eta ekimenak ugaldu egin dira, lehenaz gain.
Eusko Gudarostearen eraketaren 80. urteurrena ospatu dute atzo, adibidez, Loiolako Basilikaren atarian. Galtzaileen duintasuna goratu nahi izan dute, eta bestelako ekinbideak ere badira: egunotan jakin dugu, adibidez, María Servini frankismoko krimenak ikertzen ari den Argentinako epaileak bi gudariri lekukotza hartu diela.
Guk ere lekukotza bat jaso behar dugu, segidan; gerra egin zuen pertsona baten lekukotza. Antiguakoa da bera, eta, izena berriz, Gerardo Bujanda Sarasola.
Donostiako Antigua auzokoa dela esan dizuegu; bertan jaio zen, Matia kalean, eta etzi, astelehenarekin, beteko dira, jaio zela, 97 urte.
Kontuak ateratzen bizkor ibili baldin bazarete, akordatuko zineten gutxi gorabehera 16/17 urte zituela — 16, 17 egiteko —, 16 urte zituela etorri zen gerra, eta horrek betiko markatu du bere bidea. Saseta batailoiko “iskillazkarretako” bat izan zen Gerardo, eta denetik bizi izan zuen gerran eta gerra-ondorenean.
Apenas zapaldu duen ikasgelarik Bujanda jaunak, bizitzak horretarako betarik ez baitio utzi, baina ez da erraz etsitzen duen horietakoa eta atera du denbora bere burua, irakurriz, jakinduriaz janzteko. Esan dugu Antigua auzokoa dela, bertan bizi da egun ere, eta bere etxean bisitan hartu gaitu.
Kontakizuna hasteko 36ko giro politikoa gori-gori zegoela esan behar da Espainian, hori bera aitortu digu Gerardo Bujandak, eta uztailean lehertu egin zen dena: hauteskundeetatik ateratako gobernua kentzeko, militar-talde batek estatu-kolpea egin zuen, gerra piztuz. Gaur-biharretan bete dira 80 urte orduko hartaz, baina hura bizi izan dutenek ez dute ahazteko.
Gerardo Bujandaren inguruan Euskadi Irratia: Amarauna irratsaioa (2016-07-23)
|