Didakteka
Testu-ereduak C1 Mintzamena: Altzairugintzako langileen bilera
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 588
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Langile-bilera batean, batzordekideek hala eskatuta, lantegiaren egoeraz eta jarraitu beharreko estrategiaz argibideak ematea. |
Altzairugintzako langileen bilera
Altzairugintzako langileen bilera
Langileen batzordeburua: Egun on, denoi. Enpresarekin ditugun negoziazioak aurrera doaz, eta egoera zertan den azaldu nahi dizuet. Hauek dira, labur-labur, nabarmendu nahi ditudanak:
1- Erakundeak alde dauzkagu. Bai Jaurlaritza, bai Diputazioa, laguntzeko prest daude. Eskualdeko udalak, zer esanik ez.
2- Elkarlan hori aprobetxatuz, oso garrantzitsua da enpresari proposamen bateratua egitea, eta bideragarritasun-plan bat osatzea.
3- Bideragarritasun-plana ezinbestekoa da lantegia zaharberritzeko; gure produktuek balio erantsi handiagoa izan behar dute. Beste lantegi batzuek ez zuten planik, ez zuten erakundeen babesik, horregatik itxi ziren.
4- Esan bezala, bada, Jarraipen Batzorde bat jarri dugu martxan. Bertan daude Ekonomia Garapenerako sailburua eta Ekonomia diputatua. Jaurlaritzak ere dokumentu bat aurkeztu du, lantegia bideragarri egiteko.
5- Enpresak ez zuen espero erakundeak gure alde egoterik. Dena dela, mobilizazioekin jarraitu beharra daukagu. Ezer ez dago sobera borroka honetan. Egoera luzatzea ez da gure kalterako.
6- Lantegia aurrera ateratzeko garaia da, eta ez birkolokazioetan pentsatzeko unea.
7- Jakinarazi diet erakundeei itxierak ondorio lazgarriak izango lituzkeela; eskualde osoan, gainera. Batez ere, tokiko merkataritza txikian eta ostatuetan. Kamioilariak ere, asko eta asko, lanik gabe geratuko lirateke.
8- Bukatzeko, enpresaburu berriei argi utzi diegu, zera, enpresa hau sortu zenean, zein baldintza jarri zitzaion: herriko eta eskualdeko langileak kontratatzea. Kapitala asko mugitzen da egun. Ea erakundeen laguntzarekin lantegia hemen geratzea lortzen dugun.
Bueno, eskerrik asko denoi bilerara etortzeagatik. Zalantzarik baduzue, orain da galderak egiteko unea.
|