Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Entzumena: Lehen Mundu Gerra Bertsotan
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 2178
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
|
Ekintza komunikatiboa: Gertakari baten kronika egiten duten bertso musikatuak ulertzea, nahiz eta esamolderen batekin gorabeherak izan. |
Lehen Mundu Gerra bertsotan
|
1 Zorigaiztoan fundatutako Alemaniako gerra. Aise nahi zuten eskuperatu gure erreinu ederra; oraindik ere bada Frantzian dirua eta indarra. Lehen zen bezala ipintzeko izango dugu beharra.
|
4 Zepelin zaharrak bonbaz beteak, goiko oroien tartean. Milaka mina itsasoan eta sumarinoak urpean; Horiek sumatzen ibili dira, berrogei eta lau urtean. Kaiser Parisen ez da sartuko Wilson bizi den artean.
|
|
2 Amorratuak ziruditela, etorri ziren Frantziara. Orain esaten errazago da orduko gure trantzea. Jeneral Foch-ek eman diete uste ez zuten partxea. Mereziko du diamantezko estatua bat jartzea.
|
5 Gerra gaizto hau eman zutela, hau da bosgarren urtea. Horiek besteren interesarekin hartu nahi zuten partea. Ingeles eta amerikano, gu bezain jende fuertea, alemaniarrei eman diete izugarrizko kolpea.
|
|
3 Aleman batek niri esana, biok geundela kafean: «Kaiser agintzen ikusiko da laster Parisko Gortean». Zepelinekin airetik eta sumarinoak urpean, disgustu asko eman digute joan deneko lau urtean.
|
6 Laguntzaileak nondik dituen ezagutu du Frantziak. Geure setari eutsi diogu, ez ginen dudan hasiak. Biba gerra honetan gure fabore ibili diren guztiak; nire partetik ematen dizkiet eskerrak eta graziak. Txirritaren bertsoak (Lete/Valverde) X. bertso-sorta (Alemaniyako gerra)
|