Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak B2 Entzumena: Jokoa ez da errenta
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1232
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagun bati, arazo bat gainditzen laguntze aldera, aholkuak ematea, haren jokabidearen alde txarrak nabarmenduz. |
Jokoa ez da errenta
|
Oihana: Burumakur sumatzen zaitut, Iñaki. Zer duzu? Iñaki: Hainbeste nabarmentzen al da? Oihana: Badakizuaurpegia arimaren isla dela. Tira, hustu barru hori. Iñaki: Arazoak ditut jokoarekin.Gainezka egin dit, eta familiakoek ez dakite ezer. Oihana: Ederra, panorama!! Eta, noiztik? Makina txanponjale horietan jokatzen al duzu? Iñaki: Ez, ez! Frontoian. Zor handiak egin ditut denbora gutxian, eta emaztearen diruak ere gastatu ditut. Galduta nago! Oihana: Aditu, mesedez!Lehendabizi, emazteari kontatu behar diozu den-dena. Iñaki: Badut asmoa, baina… ezin! Oihana: Zulotik ateratzeko, hori da lehen urratsa: familiari aitortzea. Iñaki: Eta, zorrak? Oihana: Ahaztu zorrak orain! Ludopatia gainditzeko zentro batera jo behar zenuke. Badaude espezializatutako zentro oso onak. Iñaki: Lotsa ematen dit, baina ez daukat beste erremediorik. Oihana: Ez daukazu lotsatu beharrik! Gizarteko beste arazo bat da, eta gero eta zabalduago dago. Iñaki: Bai, izena emango dut zentro horietako batean. Dena dela, emaztea galduko dut, kasik ziur. Oihana: Ez dezazula pentsa! Agian, lagundu egingo dizu. Gauzak garbi esanez gero, ulertuko du, seguru asko. Iñaki: Jokoa ez da errenta… Oihana: “Hobe kapoia erreta”, eransten zion gure aitonak.
|