Testu-ereduak B2 Entzumena: Umetan ezagututako eskola

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko urtarrilaren 13(e)an, 15:50(e)tan
entzumena b2

Ekintza komunikatiboa: Jatorrizko hiztunen kontaketak ulertzea, solaskidea tokian tokiko hizkeran ari bada ere.

(Gipuzkeraren erabilera-eremurako)

Umetan ezagututako eskola


Ataun asko aldatu da lehendik hona. Lehen 6-7 urterekin hasten ziren umeak eskolan. Eskolan dena erdaraz ikasten zuten; eta, euskaldun hutsak izanda, arazo handiak izaten zituzten han moldatzeko. Joxek gogoan du orduan nola hitz egiten zuten erdaraz. Zigorrak jartzen zizkieten lehen: "la letra con sangre entra".

Elkarrizketatzailea: Nola gogoratzen dezu zure ume-garaitan herria?

Joxe: Bai, bueno, gaurti begiratuta ziharo alderantziz, ez? Gure garaien eskolan hasten giñen, uste det, ba sei-zazpi urtekin edo hola, gertunekok; baserrikoak ba geroogo. Garai hartan, hemen, San Martiñen, eskola nazionalak zeuden: motillen aula bat eta neskena beste bat. Dana erderaz ematen zan ta guk ez giñukiun tutik´e, eta orduan, ba, hor izaten gendun berealdiko oztopoa. Ni akordatzen naiz komunea juteko nola eskatzen giñun baimena maisuri: “has usté favor de mi erretrete” esan ohi giñun. Ni geroztik egon naiz pentsatzen, klaro, guk esaten gendun zerbait, baiño: “haga usted el favor de dejarme ir al retrete” izengo zan esan behar genduna, baiño guk ez giñukiun zer esaten gendun eta hola.

Elkarrizketatzailea: Eta danok hori esaten zenduen?

Joxe: Ez, nik behintzet bai. Ez dakit besteek zer esango zuten-edo, baiño gero ba, hoi, nola ez gendun ulertzen, ba, egurre izaten zan, hausiaten, edozein gauzagatik ba, belauniko jarri eta… edo liburu bi eskutan edo eskue hola jarri eta reglekin jo-edo. Tipo hortako pedagogia zan garai hartan, ez? Ta esan ohi zuten, ba, erderaz, ba: “La letra con sangre entra” ta holako gorabeherak, ez? Bueno.

Elkarrizketatzailea: Erabiltzen zan esaldi hori.

Joxe: Bai.

Elkarrizketatzailea: “La letra con…”.

Joxe: Bai.

AHOTSAK.COM
Joxe Bikuña Agirre (Ataun)

Erabilerarako baldintzak

Eduki honek Creative Commons Aitortu-Partekatu baimena du. Lizentzia librearekin banatzen da, cc-by-sa lizentziapean. Material hau berrargitaratu, kopiatu, erreproduzitu eta banatzea zilegi egiten du; baita eratorritako obrak sortu eta helburu komertzialetarako erabiltzea ere. Egiletza aipatzea beharrezkoa da eta baldintza berean banatu behar da (Aitortu-Partekatu baimenarekin).