Testu-ereduak B1 Entzumena: Mikel Landa txirrindularia

Published: Wednesday, 13 January 2016, 3:50 PM
entzumena b1
  • Atala:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Visits: 1030
  • Comments: 0
  • Favorites: 0

Ekintza komunikatiboa: Irratiko kirol-elkarrizketa laburrak ulertzea.

Mikel Landa txirrindularia

Kazetaria: Mikel Landa, arratsalde on.

Mikel Landa: Arratsalde on.

Kazetaria: Larunbatean hasiko duzue Espainiako Itzulia Andaluzian, Xerez de la Fronteran, ia 13 kilometroko taldekako erlojupekoarekin. Kontaiguzu: nola zaude? Zer sasoi-puntuan iritsi zara Espainiako Itzulira?

Mikel Landa: Beno… ondo, ez? Ondo espero. Nahiko fresko, bada, duela ia bi hilabete ez dudala lasterketarik; batez ere, Giroa eta gero asko deskantsatu dut, eta, beno, espero dut hemen bigarren asteko eta hirugarren asteko mendiak, bada, ondo… ondo ibiltzea, ez, bertan.

Kazetaria: Iaz 39. izan ostean, aurtengoan zein izango da zure egitekoa? Etapa lortzeko askatasuna izango duzu ala Fabio Aruren ondoan egotea egokituko zaizu, Mikel?

Mikel Landa: Bueno, hasiera batean, bada, etapa lehiatzeko aukera izango dut, zergatik… ez daukagulako lider finko bat, ez, joango gara egunez egun ikusten zein aurkitzen den hobeto, eta beno, bada, Fabiok laguntza behar badu, bada, lagunduko diot, ez? Baina bueno, hasiera batean, nire kabuz ibiltzeko libertatea badaukat.

Kazetaria: Aurten, Euskal Herrira ere iritsiko da Vuelta; Aralarko Santutegirako igoeran zale ugari izango direla ziurra da. Mikel Landaren erasoa ere ziurtzat hartuko dugu?

Mikel Landa: Bai, ahal baldin bada bai, seguru baietz. Guretzako, euskaldunentzako, oso helmuga polita izango da; eta, beno, seguru denok saiatzen garela zerbait egiten, ez?

Kazetaria: Aurten, eskalatzaileek baduzue nahi adina ibilbide min egiteko, e? 13 etapa hartzen ditu antolakuntzak mendikotzat.

Mikel Landa: Bai, azken urteotan, bada, Espainiako Itzulia, bada, nahiko gogorra izan da, ez? Gero eta mendate gehiago jarri dituzte eta guretzat ondo.

Kazetaria: 2012an, Burgosko Itzulian, Neilako lakuetan irabazi zenuen, eta, aurten, Trentinoko Giroan Monte Bondonen amaitu zen laugarren etapa ere bai. Ez dira garaipen asko, baina bai esanguratsuak. Vueltan hirugarrena eroriko al da, Mikel?

Mikel Landa: Bueno, gustatuko litzaidake, ez? Hori da nire helburua, etapa bat lortzea eta sailkapen orokorrean ahalik eta aurreen bukatzea.

Kazetaria: Aurtengo denboraldiaren zer balorazio egiten duzu orain artekoaz, Mikel?

Mikel Landa: Beno, niretzako oso positiboa izan da, ez? Azken urteotan, bada, ez neukan kontinuidade asko; eta aurten, bada, nire ustez, lortu dut. Eta bueno, lasterketa dezentetan nahiko maila ona eman dut; eta, beno, bada, espero dut horrela jarraitzea eta… urte pare batzuetan nire lekua bilatzea, ez?

Kazetaria: Denboraldi amaieran, iaz bezala, Lonbardia eta Txina egiteko asmoa duzu?

Mikel Landa: Lonbardia, bai; Txina, uste dut ezetz. Aurten nahiago ditut Italiako klasikoak egin eta Lonbardia bukatu. Eta, beno, oraindik asko gelditzen da eta ikusiko dugu aber Vuelta nola bukatzen dudan.

Kazetaria: Amaitzeko, Mikel: pena Euskadiren desagertzea, ezta? Duela 4 urte, han, profesional mailan, aritzeko ateak zabaldu zizkizun taldea desagertu da.

Mikel Landa: Bai, hori da, pena handia niretzat eta beste zale askorentzat, ez? Azkenean, bada, guretzako, korredoreentzako, oso tranpolin ona izan da. Kristoren aukera eman digu, eta, hemendik aurrera, euskal txirrindularitza umezurtz gelditzen da.

Kazetaria: Bada, Mikel Landa, Astanako txirrindularia, mila esker gure deiari erantzuteagatik, eta zorterik onena Espainiako Itzulian.

Mikel Landa: Bale, eskerrik asko.

Mikel Landari elkarrizketa

Euskadi Irratia: Kirol Legez irratsaioa (2014/08/21)