Didakteka
Testu-ereduak B1 Entzumena: Arrandegian entzundakoa
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 399
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Lagunartean eta aurrez aurre, eguneroko gaiei buruzko elkarrizketak ulertzea. |
Arrandegian entzundakoa
Larraitz: Kaixo, Izaskun! Zu ere arraina erostera?
Izaskun: Aupa, Larraitz. Bai! Gaur gonbidatuak dauzkagu, eta legatza erostera etorri naiz.
Larraitz: Ederki. Eta familia? Zer moduz senarra eta seme-alabak? Senarrari ez zaio asko faltako erretiroa hartzeko, ezta?
Izaskun: Aurretik erretiratua dago! Gazte bati erakusten ibili behar du, erretiroa
ofizialki hartu arte.
Larraitz: Hori berri ona da! Eta semea, hasi al da unibertsitatean?
Izaskun: Datorren ikasturtean hasiko da. Dirudienez, arkitektura egin nahi du;
horretarako, ordea, kalifikazio oso onak eskatzen dituzte.
Larraitz: Baina zuen semea ikasle txukuna izan da beti.
Izaskun: Buru argia da, baina zeharo alferra. Beti esaten diot: “Gehiago ikasiko
bazenu, ez zenuke arazorik izango arkitektura egiteko”.
Larraitz: Tira, Larraitz, orain utzi egin behar zaitut, nire txanda da-eta. Goraintziak
denei!
Izaskun: Ondo da! Zuk ere eman goraintziak etxean! Eta beste bat arte.
Larraitz: Agur, bai!