Testu-ereduak A2 Mintzamena: Norvegian bizi naiz

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko uztailaren 7(e)an, 09:35(e)tan
mintzamena A2

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean eta aurrez aurre, pertsonen, lekuen, paisaien eta eguraldiaren deskribapen xume eta objektiboak egitea, oinarrizko konparazio sinple batzuk eginez.

 

Ainara:              Kaixo, Patxi. Aspaldiko!

Patxi:                Aupa, Ainara. Oporretan etorri naiz. Orain, Norvegian bizi naiz.

Ainara:             A, bai! Ez nekien. Zer moduz klima han? Gogorra, ezta?

Patxi:               Bueno, hegoaldean ez da hain gogorra; nahiko normala da zeropeko 18 gradu, baina iparrean gogorragoa da; han nahiko normala da zeropetik 40 gradu izatea.

Ainara:              Eta zer arropa erabiltzen duzue?

Patxi:              Neguan artilea asko erabiltzen da. Galtzontzilo luzeak eta alkandora edo kamiseta bat mahuka luzekoa denek eramaten dute.

Ainara:        Galtzontzilo luzeak! Entzutearekin bakarrik hotza sartzen zait. Zerbait beroa hartuko al dugu? Kafetxo bat edo?

Patxi:                 Konforme!

Ainara:              Kafetegi hau berria da. Ikusten duzun bezala,  oso toki goxoa.

Patxi:                 Gauez ere irekita egoten al da?

Ainara:              Bai. Gauez kopak ematen dituzte eta jende asko etortzen da. Oso giro ona egoten da. Eta, Norvegian, giro ona egoten al da kalean?

Patxi:                  Bueno, han ez da hemen bezala; han etxean egiten da festa.

Ainara:              Asko edaten dute?

Patxi:                  Gehiegi, edaten dutenean.

Ainara:              Guk baino gehiago?

Patxi:                Bai. Haiek edaten hasi, eta ez dute pentsatzen “ tira, nahikoa dut”. Normalean, edan eta edan jarraitzen dute.

Ainara:      Eta jendea, bestela, nolakoa da? Hotza, eguraldia bezalakoa?

Patxi:            Ez. Nik pentsatzen nuen jende serioa zela, umore gutxikoa, baina ez, ez da

horrela. Oso jende irekia da eta umore handikoa.

Ainara:              A, ba, agian, laster egingo dizut bisitaren bat.

Patxi:                  Nahi duzunean.