Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak A2 Mintzamena: Bizimoduaz hizketan
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1001
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Ezagun batekin, informazio-truke erraz eta arrunta eginez, bizimoduaz hitz egitea. |
Bizimoduaz hizketan
Aitziber: Hara! Zu ere Igeldon, Agurtzane?
Agurtzane: Bai, alabarekin, badakizu…
Aitziber: Leku ederra haurrentzat, bai.
Agurtzane: Aizu, Aitziber, jarraitzen al duzu fisioterapeuta gisa?
Aitziber: Bai, baina bezero gutxiago dauzkat orain. Krisiagatik da.
Agurtzane: Zuen lanean ere krisia dago?
Aitziber: Bai, handia. Bizimodua garesti dago, eta jendeari masajea hartzea luxua iruditzen zaio. Baina hori ez da egia.
Agurtzane: Arrazoi duzu. Zuen lana oso garrantzitsua da. Osasuna zaintzen duzue.
Aitziber: Bada, askotan, guri esker, langileek ez dute bajarik hartzen.
Agurtzane: Baja nik hartu dut, baina gaixorik egon gabe! Langabezian nago.
Aitziber: Lasai, Agurtzane, iritsiko dira garai hobeak.
Agurtzane: Hori espero dut! Ondo segi eta hurren arte.
Aitziber: Agur, bai, eta ondo pasatu eguna alabarekin.