Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak A2 Mintzamena: Azokan
Published: mardi 17 mai 2016, 15:06
- Atala:
- Domaine de connaissance:
- Trebetasunak:
- Niveau:
- Curriculum-arloa:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Domaine de connaissance:
- Trebetasunak:
- Niveau:
- Curriculum-arloa:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Visits: 1182
- Comments: 0
- Favorites: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Azokako saltoki batean, hitz eta esapide sinpleak erabiliz, larunbateroko erosketa egitea. |
Saltzailea: Egun on. Zer nahi duzu?
Eroslea: Bada, hasteko, baserriko ogi bat.
Saltzailea: Zein motatakoa? Gariz egindakoa edo zekaleduna?
Eroslea: Aiba! Zer da zekalea?
Saltzailea: Gariaren familiako zereal bat; irina egiteko erabiltzen da.
Eroslea: Zekaleduna hartuko dut.Eta babarruna, zenbatean daukazu?
Saltzailea: Tolosakoa, 12 euroan kiloa; Arabako pintoa, 7 euroan.
Eroslea: Bada… emadazu Arabakoa. Bi kilo, mesedez.
Saltzailea: Ederki. 14 euro babarrunetan eta 3 euro ogitan… 17 euro, guztira.
Eroslea: Tori, justu daukat. Hurrengora arte.
Saltzailea: Eskerrik asko eta nahi duzun arte, bai!
Afficher les commentaires