Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak A2 Mintzamena: Inauterietako desfilea ikastolan
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1019
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagunartean oinarrizko informazioa trukatu eta gai arrunt baten inguruan solas egitea. |
Inauterietako desfilea ikastolan
|
Saioa: Aspaldiko! Zu ere hemen? Maider: Beharko! Umeen atzetik, badakizu… Saioa: Bi dauzkazu, ezta? Maider: Bai. Mutikoa eta neska. Eta, zuek? Saioa: Bueno, nik ez daukat bikotekiderik, baina, alaba bat, bai. Maider: Ederki! Eta… zein mozorro tokatzen zaio gaur? Saioa: Bada, saguzar-mozorroa. Bigarren mailakoek hori jantzi behar dute aurten. Maider: A bai! Gure Oierrek iaz jantzi zuen. Gaur pirata jantzita dago, ikusten duzu. Saioa: Bai. Eta amaren besoetan dagoen txikitxo hori? Nola izena du? Maider: Jone. Nire besoetan egongo da, bai, anaiari begira. Oraindik ez da oinez hasi. Saioa: Oso ume polita da, bere begi urdinekin. Izango du denbora desfileetarako, bai! Maider: Bueno, Saioa, utzi egin behar zaitut. Oier eta bere gelakoak hastera doaz. Saioa: Ados. Jarraituko dugu hurrengo batean. Goraintziak senarrari! Maider: Ahaztu gabe emango dizkiot. Ondo segi!
|