Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak A2 Idazmena: Gertaera bat
Published: Monday, 16 May 2016, 9:39 AM
- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Level:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Visits: 1278
- Comments: 0
- Favorites: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Lagunei, mezu bidez, gertaera bat kontatzea, esaldi labur eta sinpleekin. |
Gertaera bat
Aupa, Bittor! Zer moduz Australian? Topatu al duzu lanik?
Ni oporretan nago. Atzo, lehen aldiz, kayak-ean ibiltzera joan nintzen lagunekin. Itsasoa bare-bare zegoen, baina, badiatik atera ginenean, olatu handiak zeuden eta uretara erori nintzen. A ze sustoa! Txalekoa soinean neukan. Eskerrak! Lagunak barrez, niri begira, eta nik ezin nuen igo kayak-era. Azkenean, lortu nuen. Gero, ni ere barrez hasi nintzen, kar-kar!
Zuk ere bidali mezutxo bat, nola zabiltzan jakiteko. Beno, artista, zaindu!
Josu
Show comments