Irakasbil
Didakteka
Testu-ereduak A2 Mintzamena: Arrastoan sartu nahian
- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 1199
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
|
Ekintza komunikatiboa: Entrenatzaileak eta taldekide batek, konbentzitzeko esaldi sinpleekin, jokalari bati taldera bueltatzeko eskatzea. |
Arrastoan sartu nahian
Entrenatzailea: Zurekin hitz egin nahi dugu, Xabier.
Xabier: Badakit zergatik den. Alferrik zabiltzate.
Entrenatzailea: Ikusten dut, bai. Gaur ere tabernan sartuta. Primeran!
Igor: Animatu, Xabi! Hik balio duk.
Entrenatzailea: Balio? Ahalegindu egin behar da kirolean, ahalegindu!
Xabier: Utzi ironiak, e! Zer nahi duzu?
Entrenatzailea: Zu taldera bueltatzea nahi dugu, horregatik etorri gara tabernazulo honetara. Utzi alferkeriak, eta hasi entrenatzen, motel!
Xabier: Motibazio gutxirekin nabil…
Entrenatzailea: Arraioa, Xabier! Badakit nerabezaroan zaudela, baina futbola kolpetik uztea ere! Zuk baduzu gaia.
Igor: Eutsi, Xabi! Hire golak behar dizkiagu.
Xabier: Agian, bueltatuko naiz. Baina, orain, utzi bakean, mesedez.
Entrenatzailea: Zuk ikusi, Xabier, baina ez gara zure zain egongo denbora askoan.