Irakasbil
Didakteka
Proba / Froga
Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko azaroaren 26(e)an, 09:46(e)tan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Bisitak: 977
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarri nahasten dira bi hitz horiek.
FROGA. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena. 'Proba' hitzak, berriz, hainbat esanahi ditu.
- Etsamina, azterketa. Adb.: Euskara-proba.
- Dema (herri-kiroletan), norgehiagoka, lehiaketa, indar-neurtzea. Adb.: Idi-probak.
- Inprimatze-lanaren kopia, hutsak zuzentzeko ateratzen dena. Adb.: Aldizkariaren lehen probak. (Aldizkariaren lehen frogak).
- Esperimentua, saioa, saiakuntza (laborategian eta abarretan). Adb.: Laborategiko proba bereziek erakusten dute.
Okerrak dira, beraz, adibide hauek:
- DNA froga egingo diote. (DNA proba)
- Froga idatzia gainditu dutenen zerrenda. (Proba idatzia)
- Bihar izango da atari-froga.(Atari-proba)
- Matematika-froga (Matematika-proba)
Beraz, esanahi desberdina dute 'frogatu' eta 'probatu' aditzek. Hona hemen adibide bat:
Herriko bertso-taldea izan daitekeenaren isla: hiru-lau bertsolari on samarrak hogeita hiru-lau urtekoak, bertsogintzan plazaratuak jada eta norainoko bidea egin zezaketen probatu eta frogatu nahi zutenak. (Andoni Egaña, Hogeita bina, 2004)
'Frogatu': froga bidez agerrarazi, demostratu.
Hori datuekin frogatu behar da. (*Hori datuekin probatu behar da.)
Informazio osagarria:
- Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua (695.or.)
- Orotariko Euskal Hiztegia
Erakutsi iruzkinak