Didakteka
Preskripzioa: oinarrizko hizkuntz ekintza
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Curriculum-arloak:
- HABE
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Curriculum-arloak:
- HABE
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 55
- Bisitak: 824
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru erreferentzia nagusi ditugula aritu gara Lourdes Elosegi eta biok, hiru urtean, hamazazpi euskaltegiren kurrikulu-proiektuak elikatzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.
HEOK dokumentua, batez ere, analisi-lan handi baten emaitza da. Xehe-xehe azaltzen ditu, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun, euskalduntzearen helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide orokorrak. Analisi-lan xehe horrek, ondoren, ezinbestekoa du sintesi-lana. Horrela bilduko eta zehaztuko ditugu, jardun didaktikoari begira, HEOKan (saka)banatuta dauden elementuak. Dokumentuak berak eskaintzen du horretarako oinarririk. Eta, hain zuzen, biltze-lan horren isla ere badira -kurrikuluaren osagai nagusien zehaztearenaz gain– hamazazpi euskaltegien kurrikulu-proiektuak.
Biltze-lan horretan, lehenik, ekintza komunikatibotan zehaztu ditugu mailaz mailako helburuak. Ondoren, helburu horien adierazle diren testu benetakoak bildu ditugu, eta Bronckartek proposatutako eskemaren arabera aztertu. Hala ditugu, besteak beste, zehaztuak berrogei helburu, eta bilduak eta aztertuak berrogeita hamahiru testu.
Testuen azterketa horrek beste oinarrizko kontzeptu batera ere eraman gaitu, diskurtso-tipoen eta testu-moten eskutik. Hizkuntz ekintza deitu diogu, eta zazpi bereizi ditugu. Oinarrizkoak dira hiru: kontaketa, azalpena eta preskripzioa; eta horiek markatuz eta uztartuz sortzen dira beste laurak: narrazioa, deskribapena, esplikazioa eta argudioa.
Lan honetan, preskripzioa (aginduak eta instrukzioak ematea, eta prozedurak azaltzea) aztertuko dugu, aurreko bi HIZPIDE aletan –52an eta 53an– jorratutakoaren harian eta haien osagarri.