Pragmatika, berbaldiaren analisia eta hizkuntzen irakaskuntza

Argitaratua: ostirala, 1992(e)ko abuztuaren 21(e)an, 10:45(e)tan
bestelako lankidetzak

Hizkuntza arrotzen irakaskuntzak aldaketa asko ezagutu ditu, pentsakera linguistikoaren martxarekin batean doazenak. Horrela, automatismoak ikastea ardatz zuten irakasmetodo estrukturalistetatik, generatibismoan oinarrítutakoetan barrena (ikasleak hizkuntz arauak eta "gaitasun linguistikoa" lortzeaz kezkatutakoak dirahauek), metodologia komunikatibo berriagoetara iritsiak gara.
Azken hauen iritziz, garrantzizkoa zera da: bigarren hizkuntza bat ikastea gramatikako arau batzuk ikastea baino gehiago dela. Forma gramatikal bat bera funtzio askotarako balia daiteke. Esaterako, espainolean eta ingelesean agintekera ez da aginduak emateko bakarrik erabiltzen Alderantziz, funtzio bat egitura arras desberdinen bidetik gauza daiteke.
Hizkuntz teorian berrikien gertatu diren eboluzioetako bat "Testuaren Hizkuntzalaritza" edo "Berbaldiaren Analisia" deritzona da.
Hizkuntzalaritza-modu honen hasierako kezka perpausa baino goragoko unitateak aztertzea zen, hala nola parrafoa edo elkarrizketa, agian aurreko hizkuntzalaritza perpausaz bakarrik arduratu zelako. Baina hizkuntzalaritza honetan ere ikuspegia aldatzen joan da eta berbaldia produktu jotzetik ( adib., testua) testuak ekoizten dituen prozesutzat hartzera jo du5 Ikuspegi honetatik, edozein hizkuntz espresio, duen konplexutasuna dena dela, testu da.
Berbaldia era honetan ikusteak ez du hizkuntza arrotzen irakaskuntzan aurreko ikuspegiek eman izan dutenen pareko Jan metodologikorik sortu6, seguraski gai honi eman izan zaizkion tratamenduen multzoa eredu bakar batean sartuko duen sistema bat lantzeko ahaleginik egin ez delako.
Gure helburua, artikulu honetan, aipatutako arazoaren haritik, eredu diskurtsibo integratzaile berri bat eskaintzea izango da, ikertzaileari arazo metodologikoei buruzko eztabaida serio bati hasiera emateko aukera eman diezaiokeena.