Peter Kline: Sugestopedia hezkuntzan

Published: Saturday, 6 December 1986, 1:55 PM
Beste iturrietatik

Peter Kline oraintsu arte Thornton Friends School-eko Zuzendaria izan da Silver Spring USAn. Bere emaztearekin batera kolegio hori sortu aurretik, Washingtoneko zenbait eskola pribatutan aritu zen irakasten. Dunbarton Collegen Zuzendari dramatikoa izana da eta 1951.ean Antzerkiko Elkarte Lirikoa sortu zuen , opera arina egiteko taldea, hamalau urtez lanean aritu dena. Dramaz , antzerkiaz, hezkuntzaz, psikologiaz, fisikaz, literaturaz eta musikaz liburu asko idatzi ditu. Hitz gutxitan esateko, haur eta gazteen irakasle handia da, irakasteko medio gisa sugestopediaz baliatzen dena.