Irakasbil
Didakteka
Performance and Competence in Second Language Acquisition (G. Brown, K. Malmkjaer & J. Williams)
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38

- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38
- Bisitak: 913
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bederatzi saiakerek osatzen dute liburua. Denak dira bigarren hizkuntzen lorpenean jardun orokorrek eta gaitasunek duten eraginari buruz hainbat diziplinatan itzal handia duten egileek idatziak. Hizkuntzalaritza, soziolinguistika, bigarren hizkuntzen ikerketa, hizkuntzetako emaitzen ebaluazioa eta epistemologia dituzu idazle horien arloak.
Liburuaren ardatz nagusia gaur egun puri-purian dagoen eztabaida baten gaia da: hizkuntzaren erabileran (language behaviour) behatzen denaren eta adimen-prozesuei buruz dugun ezagutzaren arteko erlazioa, eta nola garatzen diren hizkuntzak beren baitan.
Gillian Brown-ek idatzi ditu sarrera orokorra eta liburuko azken saiakera. Aski interesgarri eta baliozkoa da sarrera gai nagusien edukiak labur baina argi samar ikusi nahi dituen irakurlearentzat. Alde honetatik, sarrerak testuinguru bat ematen dio liburuari. Chomsky-ren lanen ondoriozko hizkuntz erabilera eta gaitasunari buruzko kontzeptu nagusiak berrikusi aurretik, oinarrizko galdera bat egiten da hasiera honetan: zer da hizkuntza?
Gero, beste kontzeptu batzuk aztertuko ditu: hizkuntz gaitasun aldakorra, bigarren hizkuntzen lorpenaren teoría orokorra eta antzekoak. Horixe izango du irakurleak liburuan zehar banatutako arlo nagusietara sarbidea.
Bederatzi saiakeretan lehenengoa John Lyons-ek idatzia da eta, beste guztietan gertatzen den antzera, horri ere hitzaurre bat ezarri diote editoreek, sarbide gisa gaiaren laburpen ondo egituratutako bat ematen duena. Ondoren, Lyons-en saiakerak, egilea Chomsky-ren lanetan espezializatua baita, liburuaren lehenengo atalean hasiera izan zuten hizkuntz jarduna eta gaitasuna landuko ditu. Chomsky eta Saussure-ren hainbat lanen kritika egin ondoren, hizkuntz gaitasunaren alderdi espezifiko batzuk jorratuko ditu xehekiago.
Hurrengo bi saiakerek, Paul Meara-rena bata eta Vivían Cook-ena bestea, hiztegi-gaitasunaren eta "multi-gaitasunaren" alderdi batzuk dituzte aztergai. Jacquelyn Schachter-ek idatzia da laugarren saiakera; helduek bigarren hizkuntzak ikasi eta bereganatzeko izaten dituzten motibazioak ikertu ditu. Hurrengoa, Larry Selinker-ena, ama-hizkuntzako gaitasunaren eta bigarren hizkuntzen lorpenaren loturei begira dago idatzia. Seigarrena, gaitasunaren eta erabileraren alderdi soziolinguistikoei buruzkoa, Philip Riley-ren eskutik dator. Ikasitako hizkuntzetako emaitzen ebaluazioa ikuspegi duela, Elana Shohamy-k idatzi du zazpigarrena. Zortzigarrena, denetan teknikoena bera, Noel Sharkey-rena da. Eredu "konexionista" aurkezten du hizkuntzetako adimen-prozesuak deskribatzeko tresnatarako. Ikuspegi horretatik begiratuta, burmuina elkarrekin trinko lotutako neurona-sarea da. lkertzaileek egitura horien eredu oso idealizatuak eraikitzen dituzte ordenagailuz, nomino konputatu eta gauza daitezkeen aztertzeko. Sharkey-ren ustea eta nahia da horrelako ereduek lagun dezaketela hizkuntzaren berezko prozesamenduaren korapiloak íkertzeko.
Gilliam Brown-en saiakerak ematen dio akabua liburuari. Hizkuntza ikastea oro har zer den, jarduna eta gaitasuna dira eskuartean darabiltzan gaiak. Arreta berezia eskaini dio ama-hizkuntzako eta bigarren hizkuntzetako gaitasunen arteko aldeari. Bestalde, saiakera horrek liburuan aurkeztutako ikuspuntuak laburbildu eta elkarlotu ere egiten ditu.
Tony Duffy
(Itzultzailea: Boni Urkizu)