Neurriak, marratxoz

Argitaratua: asteazkena, 2015(e)ko abenduaren 2(e)an, 12:37(e)tan
Alex Mungia

Euskaltzaindiak, iraupena (denbora) adierazteko,singularreko deklinabide-atzizkia hobetsi du, zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean.

  • Hiru egunean ez du lanik egin. (hiru egun jarraian)
  • Hiru egunetan ez du lanik egin (egun gehiagoren arteko hiru, solte)

Eta Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak estilo-liburuan, arau bera azaleratzen da prezio, edukiera eta magnitudeak adierazteko.

  • Hiru euroan erosi dut? (prezioa)
  • 50 g-an / 20 molean (edukiera)
  • 25 ºC-an / 200 kilometroan (magnitudea)

Neurriek, magnitudeen tamaina adierazteko sinboloak izanik, sinboloen trataera berbera dute. Euskarazko testu idatzietan, marratxoa jartzen da neurriaren eta atzizkiaren artean, deskodetu behar den zatia (nazioarteko neurriaren sinboloa) eta hizkuntza naturaleko zatia bereizteko.

  • 14 N-eko indarra = (irakurrita) "hamalau newtoneko indarra”
  • 50 g-an = "50 gramoan”
  • 2 cm-ko luzera = "bi zentimetroko luzera”
  • 250 GB-ko diskoa= "berrehun eta berrogeita hamar gigabyteko diskoa”
  • 100 Mb-eko sarea = "ehun megabiteko sarea”
  • 2 m²-ko azalera = "bi metro koadroko azalera”



 


Gehiago sakontzeko:

  • Euskaltzaindiaren 110.araua
  • Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (111.or.)
  • Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (75.or.)