Narrazio motzak irakaskuntza komunikatiboan: ikas-saioaren eskema

Published: Tuesday, 29 December 1992, 12:15 PM
Gela irekia

Lehen (Zutabe 29) beste artikulu batean zirriborratutako ideia batzuk argitzea da artikulu honen xedea, horretarako narrazio motz batez baliatuz (.O)(Pitzadura bat elur izoztuan*). Artikuluaren egitura ikasaio-eskemarena izango da eta irakasleari argibide zehatzak emango zaizkio saioko une bakoitzean eginbeharrekoei buruz.