Irakasbil
Didakteka
Naiara Berasategi Sancho, 2025/2026 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- Conference
- Bideoteka:
- Ikasturteko hasiera-ekitaldiak

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Jarduera motak:
- Conference
- Bideoteka:
- Ikasturteko hasiera-ekitaldiak
- Bisitak: 526
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Pedagogia inklusiboa"
Tokia: MIRAMAR JAUREGIA. Mirakontxa pasealekua 48, Donostia
Eguna: 2025eko irailaren 19a, ostirala
Ordua: 12:00
Naiara Berasategi Euskal
Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko zuzendaria. Soziologian lizentziatua,
Lehen Hezkuntzan graduatua eta Hezkuntza Berezian diplomatua. Nazioarteko
doktore-tesian (2014), hizkuntz eta kultur aniztasuna eskola-testuinguruan
aztertu zituen. KideON eta Inkluni ikertaldeko kidea da. Nazioarteko eta
bertako hainbat ikerketa-proiekturen ikerlari nagusia izan da, eta hainbat
argitalpen ditu inklusioaren inguruan. Irakasle gonbidatua izan da University
of Nevada, University of Malta eta University Collegue Dublin-en.
Hitzaldia: “Pedagogia inklusiboa”
Inklusioari buruzko galderak eta ideiak argituko dira hitzaldi honetan: nola sortu testuinguru inklusiboak edota nola bihurtu inklusibo hezkuntza-eremuak (metodologia, lekua, balioak, kulturak, harremanak).
Hitzaldi honek hezkuntza-erakundeek egiazko heziketa inklusiboa bideratzeko dituzten erronkei eta aukerei buruzko gogoeta sakona sustatu nahi du. Saioan, aniztasuna, ekitatea eta irisgarritasuna bezalako kontzeptu giltzarriak aztertuko dira, eta horiek nola bihurtzen diren praktika pedagogiko.
Era berean, irakasleen parte-hartzea mugatzen duten
oztopoak aztertuko dira. Azkenik, ikaskuntza-ingurune inklusiboak sustatzen
dituzten estrategiak eta tresnak partekatuko dira, ardatz hartuta irakasleen
eginkizuna, diziplinarteko lankidetza eta erakundeen konpromisoa. Gonbidapen
honen xedea da hezkuntza-testuinguruak begirada inklusibotik birpentsatzeko
gogoetan sakontzea; pertsona guztiek izan ditzaten dagokien tokia, ahotsa eta
ikasteko nahiz garatzeko aukera errealak.
Oharra:
Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 943 022650 telefonora edo idatzi zuzendaritza@habe.eus helbidera irailaren 12a baino lehen.
Amaieran, partaideek solasaldirako aukera izango dute luntxean.