Didakteka
Jane Arnold: autonomia eta motibazioa
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Autonomia
- Motivation
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Autonomia
- Motivation
- Bisitak: 774
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"The Routledge Handbook of Spanish Language Teaching: metodologías, contextos y recursos para la enseñanza del español L2" liburuan dago Jane Arnoldek idatzitako "Autonomía y motivación" kapitulua. HABE liburutegian badago liburuaren alerik; dena den, sarbide irekian ere jarrita dago Routledge Handbooks Online webgunean. Ikaslearen autonomia landu du Arnoldek kapituluan, HEOCaren oinarrietako bat hain zuzen.
Bigarren hizkuntzak ikasteko prozesuan dauden alderdi afektiboen garrantzia du ardatz kapituluak. Horietako bi azpimarratzen ditu egileak: motibazioa eta autonomia. Dörney-ren ekarpenak hartzen ditu aintzat motibazioaz, hizkuntza bat ikasteko motibazio intrintsekoaren garapenari eta xede-hizkuntzan motibazioa eta komunikazioa sustatzeko faktoreei erreparatuz. Autonomiari dagokionez, Deci eta Ryan-en ekarpenak oinarri, autonomiak eta motibazioak duten lotura aipatzen du; hala, autonomia handiagoa nahi dute hizkuntza ikasteko motibazio handiagoa duten ikasleek eta ikaskuntzan duten kontrolak indartu egiten du motibazioa. Azkenik, zenbait iradokizun dago, ikasleak beren prozesuan parte hartzera animatzeko, autonomia garatzeko eta motibazioa sustatzeko, besteak beste.
Kapituluaren bukaeran, bi atal bereizten ditu bibliografian: gomendatua eta aipatua. Bertan dagoen Dórney-ren liburu bat badugu Itzulpen Saila bilduman: "Motibazio-estrategiak hizkuntz ikasgelan".